Estazio robotizatua injektatutako fundizio-piezei bizarrak kentzeko
IK4-TEKNIKER estazio robotizatua garatzen ari da laser teknologiaren bidez urtutako aluminiozko osagaien akaberarako, Echord ++ europar proiektuaren markoan.
IK4-TEKNIKER buru da europar proiektu batean. Proiektu horren bidez, robotika, laserra eta ikusmen artifiziala bezalako puntako teknologietan oinarritutako ekipamendua garatzen ari dira, injektatutako fundizio-prozesuen bidez egindako piezen akabera ezin hobea izatea lortzeko.
Neurri handiko piezen fabrikazioan erabiltzen dira injektatutako fundizio-prozesuak, aluminiozko, zinkezko, magnesiozko, berunezko eta kobrezko aleazio arinetatik abiatuta. Konplexutasun eta zehaztasun maila handiko piezak lor daitezke industria-prozedura horren bidez; hala ere, akabera-lanak eta bizar-kentzeak behar ditu nahi ez diren ertz eta bizarrak behar bezala ezabatzeko.
Geometria konplexuak dituzten piezei bizarra kentzeko prozesuak, oro har, erronkak planteatzen ditu automatizatua izan dadin. Beraz, testuinguru horretan ikertzen du DEBUR esperimentua osatzen duen partzuergoak, Echord ++ proiektuaren barruan.
Proiektua 2015eko maiatzean hasi zen, eta aurten amaituko da. Gaur arte, 2 eta 3 dimentsiotako irudien prozesamendurako teknikak garatu dira, bai geometria ezberdina duten osagaiak manipulatzeko, bai bizarra kentzeko jarduera kalkulatzeko horietako bakoitzean.
Irtenbide integratu lehiakorragoa eskainiko die behin betiko prototipoak sektore aeronautikoari eta automobilgintzari, besteren artean.