Euskal Herriko Itsas Foroa, Itsas Industrien Klusterra
Euskal Herriko Itsas Foroa irabazi asmorik gabeko erakunde gisa eratu zen 1993an, eta 1999az geroztik Kluster moduan onartuta dago.
Euskal Herriko Itsas Foroa hainbat enpresa, elkarte eta erakundek osatzen dute, eta bere zeregina da euskal itsas sektoreko enpresak ordezkatu, defendatu, sendotu eta sustatzea, eta haien lehiakortasuna hobetzea, bere Ardatz Estrategikoen inguruan zerbitzua emanez (Nazioartekotzea, Teknologia, Bikaintasuna Kudeaketan, Arlo Finantzario eta Fiskala, Prestakuntza eta Pertsonak, eta Komunikazioa, Informazioa eta Ordezkaritza).