Euskal ikerkuntza eta teknologia COVID-19aren osasun-alertarekin konprometituta
BRTA aliantzan integratutako zentro teknologikoek eta ikerketa kooperatiboko zentroek parte hartzen dute SARS-CoV-2 birusak sortutako larrialdiaren inpaktua murrizteko helburua duten zenbait ekimen zientifikotan eta teknologikotan. Tekniker zentro teknologikoa, aldiz, parte hartzen ari da pazienteentzako arnasgailu baten diseinuan, garapenean eta fabrikazioan.
Euskadiko ikerketa zientifikoa eta teknologikoa pertsonen zerbitzura jartzeko helburuarekin, Basque Research and Technology Alliance - BRTA aliantza osatzen duten zentro teknologikoak eta ikerketa kooperatiboko zentroak elkarlanean ari dira industria-ehunarekin, osasun-agintariekin eta administrazio publikoekin, COVID-19ak sortutako osasun-krisiaren inpaktua murriztera zuzendutako zenbait proiektutan.
Testuinguru honetan, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) partzuergoko kidea, Tekniker zentro teknologikoa parte hartzen ari da pazienteentzako arnasgailu baten diseinuan, garapenean eta fabrikazioan.
Zehazki, egoitza Eibarren duen erakunde hau lanean ari da ´ambu´ izeneko eskuzko berpiztaileak automatikoki eragiteko aukera emango duen eta arnasgailuaren funtzioak betetzeko aukera emango duen soluzioaren sorreran. "Ambu" da behar bezala arnasten ez duten pertsonei presio positiboko aireztapena ematen dien eskuzko gailu bat.
Hartara, gailu horien eragingailua automatizatzearekin, aukera izango da une honetan berebiziko funtzioa bete dezaketen arnasgailuak lortzeko, nahiz eta arnasgailu artesanalagoak izan.
Proiektu horretan enpresa hauek parte hartzen dute: Wanbat, Cisco, Omron, Martinena, Igus, Ingeteam, Haku, Licuit eta Eper.