Fabrikazio aurreratua: osagai adimendunei buruzko komunitate bat sortzea
Etorkizuneko industriako osagai adimendunei buruzko komunitate bat sortzea helburu duen ekimen batean parte hartzen du zentro teknologikoak.
IK4-TEKNIKERek Co-FACTOR ekimenean parte hartzen du. Ekimen horren helburua osagai adimendunen inguruan cluster bat sortzea da.
Europako sei proiektutatik sortu da ekimen hau (T-REX, iNTEFIX eta Power-OM proiektuak —IK4-TEKNIKERek koordinatuak— eta ReBorn, iRamp3 eta SelSus proiektuak). Horiek guztiak “Etorkizuneko fabrika”n oinarritzen dira, eta haien jardueraren ardatza hodei bidez konektatzen diren eta ikasten duten gailuak, automatikoki birkonfiguratzen diren ekoizpen-lerroetara doitzen diren adimen txertatuko makinak eta abar dira.
Co-FACTORek garatzaileei aukera ematen die ekoizpen adimenduna egiteko azken teknologiak ezagutzeko, alor horretako adituekin lankidetzan aritzeko, eta, hala, "etorkizuneko fabrika"rako azken proiektuetatik lortutako aurrerapenez baliatzeko.
Co-FACTOR ekimeneko parte hartzaileek aktiboki parte hartzera gonbidatu nahi dituzte etorkizuneko soluzioei buruz eztabaidatuz eta haiek sortuz teknologia berriak garatu nahi dituzten erakundeak eta beren enpresentzako irtenbide adimendunagoak bilatu nahi dituztena.
Informazio gehiago
Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen ekimenaren webgunea. Zure profilera ondoen egokitzen den parte hartzeko modua aukeratu dezakezu hemen.
LinkedIn-en “Smart Components for tomorrows industry” taldearekin/eztabaidarekin bat egiteko, sakatu hemen.