21. CMH. Fabrikazio Aurreratuari eta Makina-Erremintei buruzko Biltzarra

Data 24-10-2017 IK4-TEKNIKER Tags Biltzarrak .

IK4-TEKNIKERek, beste urte batez, parte hartuko du 21. CMHn, bi hitzaldirekin.

4.0. Industria, digitalizazioa edo lean manufacturing delakoa izango dira Fabrikazio Aurreratuari eta Makina-Erremintei buruzko 21. Biltzarrean jorratuko diren gaietako batzuk. AFMk, Advanced Manufacturing Technologies-ek eta makina-erreminten, osagarrien, osagaien eta erraminten Espainiako Fabrikatzaileen Elkarteak antolatu dute. 2017ko urriaren 25aren eta 27aren artean egingo da, Donostiako Zientzia eta Teknologia Parkean, Gipuzkoan.

IK4-TEKNIKERek modu aktiboan hartzen du parte biltzar horretan, eta bi hitzaldirekin hartuko du parte oraingo edizioan.

Zayer-ekin elkarlanean, "Egiaztatze bolumetrikoa MHn, aldi bereko multilaterazio-tekniken bidez" izenburua duen ponentzia aurkeztuko du zentro teknologikoak. Metodologia berri bati buruzkoa izango da hitzaldia. Multilaterazioetan dago oinarrituta metodologia hori, eta hainbat ekiporekin makina-erreminten aldi bereko egiaztatze bolumetrikoa egitea ahalbidetzen du.

Denbora-tarte txikian (20/30 minuturen artean) makina bat egiaztatzea ahalbidetzen du hurbilketa horrek, bai eta kostu txikiagoarekin egitea ere, ohiko metodologiarekin alderatzen badugu; izan ere, lanegun osoa behar izaten da hor, eta sekuentzien araberako prozedura.

Aldi berean, makinak denbora-aldi luze batean duen jokaeran gertatzen diren ezberdintasun txikiak hauteman daitezke metodologia horrekin, makinaren deriba termikoa zehazteko eta, horrela, laneko tenperatura-mailan duen jokaera geometrikoa aztertzeko.

"Metalezko piezak LMD teknologiaren bidez fabrikatzeko prozesuari lotutako akats eta muga geometrikoen ikerketa" izenburua dauka bigarren ponentziak, eta osagai metalikoak Laser Metal Deposition (LMD) teknologiaren bidez fabrikatzeko prozesuaren bideragarritasun eraikitzailea eta geometrikoa zehaztuko dira bertan.

Azken batean, fabrikazio gehigarrirako teknologien inguruan dagoen ezagutza-gabezia jorratuko da, LMDren muga geometrikoak kuantifikatzeko eta akats ohikoenak identifikatzeko diseinatu den esperimentu-sorta baten bidez.

Biltzarra

Biltzarrean hitzaldiak, aurkezpenak, eztabaidak eta beste formatu batzuk elkartuko dira, eta, horietan, makinen eta horien osagaien diseinuan, fabrikazio- eta mekanizazio-prozesuetan, automatizazioan eta robotikan, mozteko erramintetan eta fabrikazio gehigarrian dauden joera nagusietan sakonduko da.

Informazio gehiago

Informazio gehiago izateko, sar zaitez CMH 2017 biltzarraren webgune ofizialera.