Fabrikazio-teknologia aurreratuak abiazio jasangarriago eta erresilienteago baterako

Data14-05-2025 - 15-05-2025 Data

O Porriño, Pontevedra (Galizia)

fabrikazio aurreratua, aeronautika, abiazioa, fabrikazio gehigarria, jasangarritasuna

"Advanced Manufacturing Technologies for a More Sustainable & Resilient Aviation" izeneko jardunaldia AIMEN zentro teknologikoak Teknikerrekin elkarlanean antolatutako ekitaldia da. 

Jardunaldia maiatzaren 14an eta 15ean izango da, O Porriñon (Galizia), eta abiaziorako fabrikazio-teknologia aurreratuetako adituak bilduko ditu. Bere helburua materialetan, fabrikazio gehigarrian eta jasangarritasunean soluzio berritzaileak aztertzea da, industria eraginkorragoa eta erresilienteagoa sustatuz. 

Mahai-inguruak, networking-saioak eta sektorearen funtsezko aurkezpenak izango ditu. Aukera paregabea da sektorea eraldatzeko interesa duten profesionalentzat. 

 

Baldintzak

  • Modalitatea: Presentziala
  • Tokia: O Porriño, Pontevedra (Galizia)
  • Data: 2025eko maiatzak 14 eta 15
  • Ordutegia: 09:00etatik 17:30etara
  • Prezioa: doakoa
  • Hizkuntza: ingelesa

Informazio gehiago izateko eta izena emateko, hemen

Informazio gehiagorako

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.