“Fiskalitatea berritzeko ideiak” lehiaketa
18-09-2017
IK4-TEKNIKER
Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoarren talentua erakarri nahi du zerga iruzurraren aurkako jarduketa hobetzeko “Fiskalitatea berritzeko ideien” lehiaketaren bitartez.
Gipuzkoako foru Ogasunak “Fiskalitatea berritzeko ideiak” lehiaketa aurkeztu du xede bezala sormena eta talentua bultzatzea dituena, zerga iruzurraren aurkako jardueretan aurrerapausoak ematen jarraitzeko.
Lehiaketa, ideia eta proposamen berritzaileen bidez, zerga obligazioak borondatez betetzeko laguntza zerbitzu berriak ematea eta zerga iruzurraren aurkako tresna berrien garapena sortzea da.
Informazio guztia www.gipuzkoa.eus/ogasuna/lehiaketa web orrian dago jasota, eta parte hartzaileek bertan aurkituko dituzte euren proiektuak aurkezteko euskarri eta bideak ere.