Fotonikak laborategitik ekoizpen-lineara eramaten du kalitate-kontrola
light! SECPHOren magazine teknologikoak IK4-TEKNIKERen artikulu bat argitaratu du, nekazaritzako elikagaien sektorean aplikatutako sentsoreen garapenari buruzkoa.
Sentsore aurreratuen garapena erronka handia da bere baitan, teknologia heterogeneoak integratzeko prozesua behar baitu. Teknologia heterogeneo horiek, gainera, gero eta konplexuagoak dira, bai indarreko araudien eskakizunengatik, bai eragiketa-egoeran erantzuteko premiengatik eta merkatuaren eskariarengatik. Bada, gailu horiek konektatuta egon behar dute, seguruak izan behar dute, baita kostuan efizienteak izan ere, eta modu autonomoan eta arretarik eman gabe jarduteko gai izan behar dute.
Testuinguru horretan, teknologia fotonikoak sentsoreetan integratzeko lanean ari da IK4-TEKNIKER, linean neurketak egin ditzaten, askotariko industria-sektoreetan aplikatzeko gero (horien artean, nekazaritzako elikagaien sektorean). Neurketak “laborategitik intereseko gunera” lekualdatzea da xedea, prozesuen monitorizazioa nahiz kalitate-kontrola hobeak izan daitezen.
Hala, IK4-TEKNIKERek “Fotonikak laborategitik ekoizpen-lineara eramaten du kalitate-kontrola” izeneko artikulua argitaratu du light! magazine teknologikoaren hirugarren edizioan (SECPHO-Southern European Cluster in Photonics & Optics-ena da magazinea), eta, bertan, sentsore aurreratuen garapenaren garrantzia eta konplexutasuna azaltzen ditu, eta elikagai-industrian gailu horiek ezartzeko aukerak aztertzen.
Deskarga ezazu artikulu osoa.