GAIAk enpresa gehiago sartu ditu Zuzendaritza Batzordera
Batzorde berrira sartu diren enpresen artean, IK4-TEKNIKER dago, IK4 Research Alliance-ren kide eta Zientziaren eta Teknologiaren Euskal Sarearen ordezkari gisa.
Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkartea da GAIA, eta, duela gutxi, organo horretara Deusto Sistemas enpresako Covadonga Herrero, Electro Ilunbe enpresako José Ramón, Ibermática enpresako Jose Ignacio del Río, Ikor Sistemas Electrónicos enpresako Jon Sierra eta IK4-TEKNIKEReko Aitor Alzada sartuko direla berretsi du. Azken hori IK4 Research Alliance-ren kide eta Zientziaren eta Teknologiaren Euskal Sarearen ordezkari gisa sartuko da.
Sartu berri diren pertsona horiekin, honako hauek osatuko dute aurten GAIAren Zuzendaritza Batzordea: José Antonio Echezarra (GFI Norte talde korporatiboa) presidente; Aitor Alzola (Betean Consultores) presidenteorde, eta Elena Zarraga (LKS) idazkari eta diruzain.
Era berean, pertsona hauek osatuko dute enpresen taldea:
- Mikel Idirin - SoCe SYSTEM-ON-CHIP ENGINEERING
- Antonio Lázaro – IDOM
- Unai Extremo – VIRTUALWARE
- Hugo Baroja - ORMAZABAL PROTECTION & AUTOMATIOIN
- Felipe Navarrro - GTS-THAUMAT XXI
- Isabel Busto - INFORMÁTICA´68
- Nieves Alcain – ALECOP
- Pablo Ayala - INNOVAE AUGMENTED REALITY AGENCY
- Esteban Barrenetxea - IKEI RESEARCH & CONSULTANCY
- Agustín Presmanes - CAF TURNKEY & ENGINEERING
- Pedro Gurrutxaga – ONDOAN
- María Odriozola - SAYMA CONSULTORES
- Covadonga Herrero - DEUSTO SISTEMAS
- José Ramón Ribate - ELECTRO ILUNBE
- José Ignacio del Río – IBERMÁTICA
- Jon Sierra - IKOR SISTEMAS ELECTRÓNICOS
- Aitor Alzaga - IK4 RESEARH ALLIANCE - Zientziaren eta Teknologiaren Euskal Sarearen ordezkaria
- Javier Múgica - SPRI - Aliatu estrategikoa
GAIA
1983an sortu zen irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatu eta profesional hau. Gaur egun, elektronikaren, informatikaren eta telekomunikabideen eremuan produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituzten 240 enpresak baino gehiagok osatzen dute.