Gainazal metalikoen eta artelanen laser bidezko garbiketa

Helburua

Gainazal metalikoak eta artelanak laser-erradiazio bidez garbitzea eta modu kontrolatuan zaharberritzea.  

Emaitzak

Erradiazio-motaren eta parametro-leihoaren aukeraketa optimoaren bidez askotariko substratu eta kutsatzaileetara egokitutako laser bidezko garbiketa-prozesua.

Gainazal metalikoen eta artelanen laser bidezko garbiketa

Laser-erradiazio bidez gainazalak garbitzeko teknologiak industrian nahiz artelanen zaharberritzean erabiltzen dira.

Industrian, babes-kapak —adibidez, galvanizatuak— edo turbina-osagaietako hesi termikoko geruzak kentzeko erabil litezke, besteak beste.

Zaharberritzearen alorrean, berriz, askotan egiten zaie eraso fatxadei eta artelanei graffiti motako pintaketa bidez.

Tekniker-ek bildutako esperientziak erakutsi du bideragarria dela zenbait substratutako pinturak laser bidez garbitzea, hala nola altzairu herdoilgaitzezko eta aluminiozko substratuetakoak, zenbait motatako laser-iturriak erabiliz.