Gainazal multifuntzionalak

Material batek bere ingurunearekin duen lehenengo elkarreragin-gunea da gainazala. Bada, gainazala aldatzeko teknikak erabiliz, materialen propietateak hobetu daitezke, eta hainbat funtzionaltasunez hornitu. Teknikerrek hainbat teknologia dauzka gainazalak aldatzeko, askotariko funtzionaltasunak lortzea ahalbidetzen dutenak.

KARAKTERIZAZIOA
- Araupeko entseguak
- Konparazio-entseguak
- Entsegu-protokoloak sortzea
FUNTZIONALTASUNEN GARAPENA
Hainbat materialen (metalikoen, polimerikoen, zeramikoen) gaineko funtzionaltasun-tarte handia hartzen duten aplikazioetarako irtenbide espezifikoak garatzea.
BIDERAGARRITASUNA ETA EGOKITZAPENA
Bideragarritasuna eta operazio-substratuetara egokitzea, Teknikerren edo kanpoan garatzen diren funtzionaltasunetarako.
INDUSTRIALIZAZIORAKO AHOLKULARITZA
- Ezarpen-kostuen eta piezako kostuen azterketa
- Ezarpenerako prozesu-parametroen ikerketa
- Ekipamendu espezifikoen premien ikerketa, ekipoen diseinua eta hornitzaileen hautapena
IRTENBIDE BEREZIAK ETA AURRESERIEAK
- Gainazalaren funtzionalizazioa, erabiltzeko edo saltzeko prest dauden piezen tirada laburretan (aurreserieak)
- Irtenbide bereziak, bateratuak (moldeak, ekipamendu zientifikorako pieza bereziak eta abar).