Gas-bereizgailua
Helburua
Gas-bereizgailu bat fabrikatzea.
Emaitzak
Gasak bereizteko gailu bat lortzea.

Gasak bereizten dituen kiribil-formako zutabe bat fabrikatzeko, siliziozko kanalak fabrikatu behar izan ziren, eta, gero, zigilatu, beira-silizioa itsaste-prozesu anodiko itzulezin bat erabiliz.
Itsaste-prozesu horrek, sendoa izanik, gailuak ihesak izatea eragozten du. Gainera, gailuaren sarrera eta irteera lerrokatu behar ziren, eta hori itsaste-ekipoa eta lerrokatzeko makina bateragarriak zirelako lortu zen.