Gure newsletter digitalaren edizio berria izen berriarekin dator: Tekniker Sharing News
Azken alean, Teknikerren zientziari, teknologiari eta berrikuntzari buruzko newsletterrak izena eta itxura aldatu ditu, baina muinari eutsita.
Azken alean, 31.ean, zentro teknologikoaren newsletterrak bat egin du markaren berrikuntzarekin, itxura eta izen berriak hartuta: Tekniker Sharing News. Berritasun horrek, batetik, argitalpenaren kutsu dibulgatzailea sendotzen du; hau da, zentroak teknologiaren, zientziaren eta berrikuntzaren eremuetan egiten duena aditzera emateko helburua irmotzen du, eta, bestetik, markaren oinarrietako bat indartzen du; hots, I+G+b-aren arloko arrakastak eta aukerak modu aktiboan zabaltzen laguntzen du, horiek ezagutaraziz, hazten jarrai dezan.
Teknikerren newsletterraren edizio berri honek, bada, I+G+b-aren arloko askotariko erreferenteei ahotsa eman nahi izan die; hala nola, elkarrizketaren protagonistari, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako zuzendari Rikardo Buenori. Halaber, ezagutza teknologikoak partekatu nahi izan ditu, Tekniker Sharing Events egitasmoaren bidez: ordu erdiko webinarrak dira, zentro teknologikoak dibulgazioarekin daukan konpromisoa finkatzeari begirakoak. Hori guzti hori eta askoz ere gehiago topatuko duzu gure newsletterraren azken edizioan, 31.ean. Irakurri gure newsletterraren azken edizioa: Tekniker Sharing News 31
Eta, azken berrien inguruan egunean egon nahi baduzu, harpidetu zaitez!