Hegazkin-hegoetarako estaldura berriak
AI2024 aleazioan oinarritutako aluminio-oxidozko estaldura garatzea, kromatoekin eta inprimazioekin egindako konbertsio-tratamenduetan oinarrituta dauden gaur egungoak ordezteko.
Plasma bidezko elektro-oxidazioarekin (PEO) garatutako aluminio-oxidozko estaldurak arrakastaz gainditu ditu dagokion protokolo aeronautikoan eskatutako entseguak.
Gaur egun, Al2024 aluminiozko hegazkin-hegoek inprimazioa daramate aluminiozko substratuaren eta kanpoko margo-geruzaren artean, materialaren itsaspena eta korrosioaren kontrako erresistentzia hobetzeko. Inprimazio-mota horiek kromatoak dituzte, eta kromatoen tratamenduak kromo hexabalente oso toxikoa sortzen du. Aluminio-oxidozko PEO estaldura Al2024 substratuaren gainean zuzenean aplikatuz, kanpoaldean jarri beharreko margo-geruzaren itsaspena bermatuko luke eta sistema osoak korrosioaren kontrako erresistentzia handia ziurtatu.
Kasu honetan, helburu zehatza zen lodieraz mikra gutxi zituen oxido-geruza bat garatzea, substratuaren gainean trinko samarra izango zena, eta kanpoaldean, aldiz, porotsua izango zena, korrosioaren kontra babesteko eta osagaiaren kanpoko margo-geruzarekiko itsaspena sustatzeko.
Horretarako, plasma bidezko hainbat elektro-oxidazio prozedura garatu ziren, lodiera eta porotasun desberdinak zituzten AI202 estaldurak sortzeko, eta lortutako estalduren portaera ebaluatu zen, protokolo aeronautikoek eskatutako entsegu estandarizatuen bitartez.
Azkenean, aluminio-oxidozko PEO estaldurak arrakastaz gainditu zituen ondorengo entsegu hauek, eta hegazkin-hego erreal baten parte batez osatutako erakusle batean aplikatu zen:
- Aurre-tratamenduaren erresistentzia gatz-lainoen kontra
- Erreja bidezko mozketa
- Itsaspena zinta itsaskor bidez
- Malgutasun-entsegua
- Aurre-tratamenduaren eta inprimazioaren erresistentzia gatz-lainoen kontra
- Ur destilatuan murgiltzearen kontrako erresistentzia
- Korrosio filiformearen kontrako erresistentzia
- Jariakin hidraulikoen eta olio lubrifikatzaileen kontrako erresistentzia
- Trakzioarekiko itsaspena (PULL OFF TEST)
- Hezetasunaren kontrako erresistentzia
- Enbutizioa
- Tolestearekiko malgutasuna
- Urraduraren kontrako erresistentzia