Hiri hozte-sistema eraginkor eta adimendunen belaunaldi berria
INDIGO proiektuaren garapenak benetako Hiri Berotze eta Hozte instalazio batean balioztatuko dira.
INDIGO EU Horizonte 2020 programaren funtsak jaso dituen eta Europa osoko 6 kidek gauzatzen duten proiektu bat da, eta horren helburua da Hiri Hozte Sistemen belaunaldi eraginkorrago, adimentsuago eta ekonomikoago bat garatzea, dagoeneko ezarrita dagoen sistemaren plangintza, kontrol eta kudeaketa tresnak hobetuz.
Bi helburu zehatz ezarri dira hori lortzeko:
Lehenik eta behin, Hiri Hozte Sistemen erabilera zabaltzea eta Europako Hiri Hozte Sistemen lehiakortasuna piztea izango da, kode irekiko bi tresna garatuz: Hiri Hozte Sistemetarako plangintza-tresna bat, horien diseinurik onenak babesteko; eta modelatze-bilduma bat Hiri Hozte Sistemetako osagaien eredu termo-fluido-dinamikoekin. Horrek osagaien portaera fisikoari buruzko informazio zehatza emango die diseinatzaileei.
Bigarren helburua lehen mailako energia-kontsumoa murriztea izango da. Hori lortzeko, Hiri Hozte Sistemak kudeatzeko estrategia berritzaile bat baliatuko da; funtsean, energia-eraginkortasuna areagotzean eta energia-kostua minimizatzean oinarritua.
Estrategiaren ezaugarri nagusia da aurreikuspenak kudeatzeko ahalmena duela.
Hala ere, beste erronka batzuk ere izango ditu; adibidez, hainbat Energia Iturri mota integratzea (berriztagarriak barnean hartuta) eta ahokatze egokiak sorkuntzaren, biltegiratzearen eta eskariaren artean. Osagai-kontrolatzaile adimendunak eta berritzaileak (Aurreikuspen Kontrolatzaileak) ere garatuko dira Hiri Hozte Sistema osoan. Horietako batzuk auto-ikaskuntzako algoritmoak dituzte erantsiak. Horri esker, osagaiek behar bezala erantzuten dute egokitzapen-puntu ezarrietan. Are gehiago, kode irekiko tresnak eta gidaliburuak garatuko dira proiektuan zehar konfiantza handiagoa eta, beraz, irekitasun gehiago eskaintzeko Hiri Hozte Sistemak garatzean eta erabiltzean.
INDIGO garapenak benetako Hiri Berotze eta Hozte Instalazio batean balioztatuko dira, funtzionalitate berriak probatzeko baldintza egokiekin.
Proiektuaren koordinatzailea Espainiako VEOLIA institutua da. 2016ko martxoan abiarazi zen eta hiru urte eta erdi iraungo du.
Proiektuak Europar Batasuneko Horizonte 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren funtsak jaso ditu, 696098 zenbakiko diru-laguntza akordioaren bitartez.