Kontsultatu ezazu HSM 2018 biltzarraren azken egitaraua!
Donostiako Kursaalak abiadura handiko mekanizazioari buruzko HSM biltzarraren hamalaugarren edizioa hartuko du apirilaren 17an eta 18an. Aurten, 60 hitzaldi baino gehiago izango ditu.
HSM 2018 biltzarrari ekiteko egun gutxi falta direla, abiadura handiko mekanizazioari buruzko urteko ekitaldia azken egitaraua taxutzen ari da jada. Sektoreko adituek emango dituzten 60tik gora hitzaldirekin, guztia prest dago Donostiako Kursaal biltzar-jauregiak biltzarraren hamalaugarren edizioa har dezan apirilaren 17an eta 18an.
Apirilaren 17an, hiru aretotan banatuko dira hitzaldiak, gai hauen arabera:
- Erremintetarako materialak, diseinua eta tresnen errendimendua; erreminten estaldurak eta higadura
- Mozteko zailak diren materialen mekanizazioa
- Errendimendu handiko mekanizazioa; fabrikazio gehigarriaren osteko mekanizagarritasuna
Eta, apirilaren 18an, gai hauen inguruko hitzaldiak jasoko dituzte hiru aretoek:
- Makina-erreminta adimenduna
- Dinamika, egonkortasuna eta mekanizazio-entseguak; mekanizaziorako robotak
- Modelatu numerikoa, jasangarritasuna eta mekanizazio kriogenikoa
Informazio gehiago
Sartu hona HSM 2018 biltzarraren egitarau osoa ikusteko.
Informazio gehiago izateko eta izena emateko, sar zaitez HSM 2018 biltzarraren webgunean.