HSM 2018 biltzarrean, abiadura handiko mekanizazioaren eremuko hizlari gailenak egongo dira
"Produktibitatea, kalitatea eta digitalizazioa" leloaren pean, sektoreko adituak egongo dira HSM 2018 Abiadura Handiko Mekanizazioari buruzko Nazioarteko Biltzarraren 14. edizioan, fabrikazio-prozesuetan egin diren azken berrikuntzak jorratzeko.
Abiadura handiko mekanizazioaren hainbat eremutako profesionalen topalekua izango da HSM 2018 biltzarra. Hainbat egun iraungo ditu hitzorduak, eta, sektorean egin diren azken berrikuntzak partekatzeaz gain, industria-fabrikazioko prozesuetako aditu nabarmenek emango dituzten hitzaldietara joateko aukera egongo da.
Eberhard Abele (Darmstadt-eko Unibertsitate Teknikoa), Mikel Armendia (IK4-TEKNIKER), Ömer Sahin Ganiyusufoglu (SYMG-Shenyang Machine Tool Co.), Imanol Landeta (DANOBAT), Rafa Lizarralde (IK4-IDEKO) eta Lukás Novotný (Drives & Mechatronics) dira ekitaldian hitza hartuko duten hizlarietako batzuk.
HSM biltzarraren 14. edizioa Donostiako Kursaal jauregian egingo da, apirilaren 17an eta 18an. Hainbat tailer egingo dira bertan, baina, horretaz gainera, ibilaldia egingo da Zumaiara, eta IK4-TEKNIKERen eta IK4-IDEKOren egoitzak bisitatuko dira.
Informazio gehiago
Lor ezazu biltzarreko hizlari gako guztiei buruzko informazio gehiago.
Informazio gehiago izateko eta izena emateko, sar zaitez HSM 2018 biltzarraren webgunean.