Ibermática eta Euskaltel enpresek babestuko dute 2018ko IoT Week biltzarra
Egunerokotasunean IoT teknologien eta 4.0 Industriaren alde egiten duten bi babesletza edukiko ditu biltzarrak.
Ibermática, informazioaren eta komunikazioaren teknologia-zerbitzuen konpainiak, eta Euskaltelek, Euskadin liderra den telekomunikazio-taldeak, presentzia nabarmena edukiko dute 2018ko IoT Week biltzarrean, horren babesleak izango baitira. Biltzarrean, IoTaren, adimen artifizialaren, Big Dataren edo 4.0 Industriaren esparruan sortzen ari diren teknologiak ezagutzeko aukera egongo da.
IK4-TEKNIKERek antolatu du biltzarra, “local host” gisa, eta ekainaren 4tik 7ra egingo da, Bilboko Euskalduna jauregian. Hitzaldiz eta eztabaidaz josiriko hiru egun horietan, enpresek IoT teknologien eremuan gainditu behar dituzten erronka batzuei erantzuteko xedea dauka biltzarrak.
Topaketa hori babestuz, 4.0 Industrian eta IoT teknologietan aurreratuta dauden proiektuak garatzen eta sustatzen dituzten Ibermática eta Euskaltel enpresek teknologia horiek industriara sartzeko konpromisoa dutela erakusten dute, eta hori lortzen lagunduko dutela, aurrerapen teknologikoan eta eraldaketa digitalean aukera hobeak garatzeari begira.
Informazio gehiago
Informazio gehiago izateko, sar zaitez 2018ko IoT Week biltzarraren webgunera.