IK4-TEKNIKER, BRTA partzuergo berriko kide
IK4-TEKNIKER, hamaika zentro teknologikorekin eta elkarlaneko lau ikerketa-zentrorekin batera, elkarte horren parte da, Euskadi Europa-mailan erreferente bihurtzeko erronkarekin.
Basque Research and Technology Alliance (BRTA) partzuergo zientifiko-teknologiko sortu berriko kidea da IK4-TEKNIKER. Bada, Euskadiko ikerketa-ahala Europa-mailan erreferente bihurtzeko xedea duen egitura berria da hori, eta.
Eusko Jaurlaritzak, SPRI taldeak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko hamasei agente zientifiko-teknologikok sinatu duten lankidetza-hitzarmen baten bidez sortu da (agente zientifiko-teknologikoen artean, elkarlaneko lau ikerketa-zentro –CIC Biogune, CIC Nanogune, CIC Biomagune eta CIC Energigune– eta hamabi zentro teknologiko –Azterlan, Azti, Ceit, Cidetec, Gaiker, Ideko, Ikerlan, Lortek, Neiker, Tecnalia, Tekniker eta Vicomtech– daude).
Talde berriaren aurkezpenean, Iñigo Urkullu lehendakaria egon zen, eta honako hau azpimarratu zuen: “BRTA gure ekoizpen-ehunduraren erronka teknologiko eta industrialei erantzuteko jaio da, eta euskal ekosistema ekonomikoa nazioartean hobetzeko apustuan urrats bat gehiago egitea ekarri du”.
Egitura berriaren xede nagusia lankidetza-dinamikak sortzea eta masa kritikoak areagotzea da, Euskadiko erronka industrialei arreta emateari begira. Tartean dauden agente guztien arteko sinergiari bide ematea eta horien gaitasunak indartzea da kontua, ikerketa-arloko nazioarteko korporazio lider handiekin lehiatu ahal izateko, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako 2020ko Planaren jarraibideekin lerrokatuta.
Partzuergo berriak Mendaron du egoitza, eta Rikardo Bueno du buru, bera baita zuzendari nagusia.