IK4-TEKNIKER, CEMen aldizkariaren erredakzio-kontseiluan
IK4-TEKNIKERek e-Medida aldizkarian kolaboratuko du. Espainiako Metrologia Zentroak (CEMek) eta Espainiako Kalitate Elkarteak (AECk) argitaratzen dute aldizkaria, metrologia gizarteko sektore guztietara hurbiltzeko xedearekin.
Komunikazio- eta dibulgazio-kanala da e-Medida aldizkaria. Metrologiari buruzko edukiak hedatzen ditu eremu zientifikotik industria eremuraino, alderdi legal eta historikoetatik igaroz.
Espainiako Metrologia Zentroak (CEMek) eta Espainiako Kalitate Elkarteak (AECk) argitaratzen dute aldizkaria, eta IK4-TEKNIKER aurten sartuko da erredakzio-kontseilura. Akademia, ikerketa, industria edo administrazio arloko adituak dira kontseiluko kideak, eta atal ezberdinen edukiari buruzko iritzia ematen dute.
Ekarpenak bilatzea da IK4-TEKNIKERen zeregina, bai eta metrologia hobeto ulertarazten eta hedatzen lagundu dezaketen gaiak iradokitzea ere.
IK4-TEKNIKERentzat, metrologiaren eremuan oro har egin duen ibilbidearen aitortza dakar kolaborazio horrek, izan ere, eskarmentu handia dauka industria-sektorerako metrologia-eskarietan eta -irtenbideetan ekarpenak egiten.