IK4-TEKNIKERek bizitegi-eremuko energia-eraginkortasuna sustatzen du

Data 01-10-2019 IK4-TEKNIKER Tags IoT .

IK4-TEKNIKER desarrolla una plataforma, en el marco de un proyecto europeo, que pretende mejorar la gestión activa de la demanda energética en entornos residenciales a partir de los datos de producción y consumo energéticos.

“Eskariaren kudeaketa aktiboa” terminoak (ingelesez, Demand Response, DR) erabiltzaileei eskari-igoerek edo hitzartutako pizgarri batean egindako aldaketa batek eragindako prezio-aldaketei erantzute aldera energia-kontsumoaren inguruan dauzkaten ohiturak nahita aldatzeko aukera eskaintzen dien edozein ekimen hartzen du bere baitan.

DR programak energia berriztagarrien tokiko ekoizpen eta metatze-aukerekin konbinatzen direnean, energia-kontsumoa optimiza daiteke, eta nabarmen murriztu sareko energia-eskaria. Ondorioz, interesdunek energia eta kostuak aurreztu ditzakete energia-horniduraren kate osoan. Industria-sektorean, azken urteotan ezarri dira programa horiek.

Egoitza-sektorean, ordea, gutxi ari dira garatzen, eremu horretako energia-kontsumoa guztizko energia-kontsumoaren %25,3 izan arren. Gainera, herritarren %30ek elkarlaneko energia-eredu jasangarri baten parte izan nahi du (CE-Delft para Amigos de la Tierra Europa, EREF, Greenpeace eta REScoop.eu, El potencial de los ciudadanos energéticos en la Unión Europea (2016)).

Gaur egungo premia horri erantzute aldera, eta herritarrek energiaren inguruko ohiturak aldatzeko prestasuna dutela aprobetxatuta, hainbat egoitza-komunitate motatan energia-eskaria lankidetzan eta modu aktiboan kudeatzeko irtenbideak bilatzen ditu RESPOND proiektu europarrak, energia-kudeaketa eraginkortasunaren nahiz errentagarritasunaren ikuspuntutik hobetzeari begira.

Erreminta igarleak eta mugikorrerako aplikazioa

Europako ekimenaren kudeaketa-taldeko kidea izateaz gain, eguraldi-iragarpenetan, jokaera-patroietan, energia-merkatuan eta eskuragarri dauden baliabideen malgutasunean oinarritutako iragarpenak eta gomendioak eskainiko dituzten tresnak garatzeaz arduratzen da IK4-TEKNIKER.

Halaber, zentro teknologikoa gailu mugikorretarako aplikazio bat ari da garatzen. Bada, aplikazio horrekin, egoiliarrek informazio hori guztia ustiatu ahalko dute, eta etxean dauzkaten gailuen gainean jardun, tresnaren abantailak ahalik eta gehien baliatzeko.

RESPOND programa hiru urtez ezarriko da Europako hainbat eskualde klimatiko eta sozioekonomiko biltzen dituzten hiru kasu pilotutan: Irlandako Aran irletako kooperatiba batean, Aarhus-eko etxebizitza sozial batzuetan (Danimarka) eta Madrileko apartamentu-gune pribatu batean.

Europako ekimen horren esparruan, era berean, hainbat fabrikatzaileren smart home gailuak monitorizatuko dituen IoT (Internet of Things) plataforma bat ari dira garatzen. Bada, modelizatu fisikoko tekniketan, arauetan, adimen artifizialean eta ikaskuntza automatikoan oinarrituta dauden zerbitzu analitikoen multzoa eskainiko du IoT plataformak, eta, zerbitzuokin, etxetresna elektrikoen eta beroketa eta hozketa-sistemen erabilera optimizatuko da, tokiko energia-sorkuntzaren eta energiaren orduen araberako prezioaren arabera.

Plataforma, mugikorretarako aplikazioarekin batera, erabiltzailearen lehentasunetara egokitu daiteke, jakinarazpenak eta gomendioak bidaliz edota ekintzak berehala zein programatuta automatizatuz.


This project is co-funded by the European Commission under the "H2020-EE-2017-PPP Integration of Demand Response in Energy Management Systems while ensuring interoperability through Public Private Partnership” under Grant agreement No. 768619

PDF deskarga