IK4-TEKNIKERek Fidagarritasunari buruzko XVII. Biltzarrean parte hartuko du
Zentro teknologiak mantentze-lan prediktiboen teknikei buruzko hitzaldia emango du.
IK4-TEKNIKERek Fidagarritasunari buruzko XVII. Biltzarrean parte hartuko du. Espainiako Kalitatearen Erakundeak antolatu du, eta azaroaren 25etik 26ra bitartean izango da Zamudion, Bizkaian.
Fidagarritasunaren ingeniaritzan garrantzi handia duten hainbat gai lantzen dira biltzarrean, hala nola aktiboen kudeaketa, mantengarritasuna, segurtasuna eta fidagarritasuna.
Publikoak hitzaldietara eta mahai-inguruetara joateko aukera izango du, non aurrez aurre ikusiko duen zer garrantzi hartzen ari den aktiboen kudeaketa erakundeetan. Gainera, azken aurrerapen metodologikoak aurkeztuko zaizkio, baita enpresen lehiakortasuna handitu dezaketen diseinu- eta analisi-teknikak ere.
Zehazki, IK4-TEKNIKERek “Fidagarritasuneko eta mantentze-lan prediktiborako estrategiak etorkizuneko fabrikan” hitzaldia emango du. Big Dataren alorreko datuen analisian eta prozesamenduan eta makinen portaeran oinarritutako mantentze-lan prediktiboen teknikak azalduko ditu.