IK4-TEKNIKERek parte hartuko du 3D Metrologiari buruzko 1. Biltzarrean
IK4-TEKNIKERek artikulu bat aurkeztuko du biltzarrean. Pieza gero eta handiagoak neurtzeko teknika berriei buruzkoa.
IK4-TEKNIKERek parte hartuko du 3D Metrologiari buruzko Biltzarraren lehenengo edizioan (3DMC), hitzaldi batekin. Aachen-en (Alemanian) egingo da, 2016ko azaroaren 22tik 24ra.
Lehen aldiz antolatu da biltzarra, eta 3D neurketa-teknologia industria- eta ikerketa-xedeetarako ezartzeari eta garatzeari dago zuzenduta.
“New advances in metrology of large parts” izeneko artikulua aurkeztuko du IK4-TEKNIKERek biltzarrean. Pieza gero eta handiagoak neurtzeko teknika berriei buruzkoa da; batez ere, denbora-aurrezpena eta piezak neurtzeko orduan gutxieneko hutsegite-tarteak egotea bezalako alderdiak kontuan hartuta, haize-energiaren sektoreko, sektore aeroespazialeko eta sektore petrokimikoko piezak neurtzeko teknikei buruzkoa.
Horretarako, piezak in situ neurtzeko teknika ezberdinetan ikertzen du zentro teknologikoak, hala nola, fotogrametrian eta 3D puntuen hodeiak eskuratzean, bai eta metodologia berrietan ere, adibidez, hutsegite termo-mekanikoen neurketen konpentsazioan.
Industria aeroespaziala, autopropultsatuen industria edo energia-sorkuntza bezalako industria-sektoreetako ikertzaileei eta profesionalei dago zuzenduta biltzarra; eta, besteren artean, azken ekarpenak, aurrerapen zientifikoak eta 3D metrologiaren eremuarekin zerikusia duten beste kontu batzuk aurkezteko eta partekatzeko asmoa dauka.
Informazio gehiago
Informazio gehiago izateko, sar zaitez biltzarraren webgune ofizialera