IK4-TEKNIKERek parte hartuko du AEMk fidagarritasunari buruz antolatu dituen jardunaldietan
Ekipoei erabili bitartean ahalik eta errendimendurik handiena ateratzea izanik helburua, zentro teknologikoak ekipoen portaera eta funtzionamendua hasieratik ezagutzea ahalbidetzen duen teknologiaren garapenari buruzko hitzaldi batekin hartuko du parte.
IK4-TEKNIKERek parte hartuko du Mantentze-lanen Espainiako Elkarteak (AEM) mantentze-lanen inguruan antolatu dituen lehenengo jardunaldietan, zeinak azaroaren 27an eta 28an izango diren, Madrilen. Industriako mantentze-lanak oinarrizko neurketa-parametroen bidez (hala nola, fidagarritasunaren eta erabilgarritasunaren bidez) hobetzeko teknikak partekatzea da jardunaldien xede nagusia.
Zentro teknologikoak “Aurreikusten ikasten: ekipoek erabileran duten portaeraren modelatua” izeneko hitzaldiarekin erantsiko du bere expertise-a jardunaldian, hilaren 27an. Izan ere, 4.0 Industriaren eta datuak lortzeko nahiz komunikatzeko teknologien gaur egungo testuinguruari esker, beste urrats bat eman daiteke Machine Learning eremurako analisi-erreminten garapenean, adimen artifizialaren eta Big Data plataformen bidez, ekipoen mantentze-lan prediktiboa egin eta, ondorioz, eragiketetan fidagarritasun handiagoa egon dadin.
Alabaina, industriak aurrez aurre duen errealitatean, iragartzea edo aurrea hartzea ez da batere erraza, horrek zerikusi zuzena baitauka osagaien higadurari eta ekipoak erabili bitartean egiten dituen prozesuei buruzko ezagutzarekin.
Ekipoen egoera aurreikusi ahal izateko, zentro teknologikoak berak dauzkan proba-bankuetan arteak duen egoerarekin loturiko teknologiekin egiten du lan IK4-TEKNIKERek.
Zehazki, zentro teknologikoa proba-bankuetatik ateratako datuen analisia egitea erraztuko duen plataforma bat garatzen ari da, i-Tribomat proiektu europarraren esparruan. Plataforma horrekin, probak, testuinguruko datuak eta sentsoreen seinaleak behar bezala jaso daitezke, eta haien trazabilitatea egin, aztertu eta probatutako osagaietatik ezagutza ateratzeko.
Azken batean, diseinu-faseak baliatzea da kontua, bai hasieratik ezagut dezagun ekipoen portaera, bai proba-bankuen bidez haien funtzionamendua ulertzeko lan egin dezagun, bai ekipoak degrada ditzagun, haien fidagarritasuna eta higatzeko (nekatzeko) ohiko moduak ezagutze aldera. Datuetatik ezagutza eta informazioa ateratzea da azken helburua, gero erabileran dauden ekipoetan aplikatzeko.
Informazio gehiago
Informazio gehiago edukitzeko, sartu fidagarritasunari buruzko jardunaldien orrialdera