Industrian nola hautematen eta onartzen diren moldatze-automatizazioko teknologiak
A4BLUE proiektuaren partzuergoa inkesta bat ari da egiten, online, erakundeetan moldatze-automatizazioko teknologiak nola hautematen eta onartzen diren jakite aldera.
IK4-TEKNIKER da A4BLUE proiektuaren partzuergoaren buru, eta inkesta bat ari da egiten, online, erakundeetan moldatze-automatizazioko teknologiak nola hautematen eta onartzen diren jakite aldera, enpresen ikuspuntuak eta iritziak jasotzeko eta ezagutzeko xedez, proiektuaren azken arkitekturaren planteamenduan horiek aintzat edukitzeari begira.
A4BLUE proiektuan, funtsean, moldatze-automatizazioko soluzioak jasotzen dira, eta horren helburua da lan-giro iraunkor eta malgua garatzea, fabrikazio-prozesuetan etengabe aldatuz doazen eskakizunetara eta langileen gaitasun zehatzetara egokitzeko gai dena.
Animatu zaitez inkestan parte hartzera, hemen klikatuz.
Inkesta 2017ko martxoaren 31ra arte egongo da eskuragarri.
Eskerrik asko zure laguntzarengatik!
A4BLUE proiektuari buruzko informazio gehiago