Internet of Things: abian dagoen iraultza
IK4-TEKNIKERek IoT teknologien alde egiten du, askotariko sektoreek (hala nola, osasunak, automobilgintzak edo etxe digitalak) dauzkaten erronka digitalei aurre egiteko
IoT (Internet of Things) teknologiek 180 graduko bira eman diote gaur egungo ekosistema digitalari. Osasuna, garraiobideak edo "etxe digitala" gisako eremuetan aplikatzeaz gain, inflexio-puntu bat ere badira industria-sektorean.
IK4-TEKNIKERen helburua da eraldaketa digitalaren erronkei aurre egitea, bere ustez horixe baita 4.0 industria kontzeptua garatzen hasteko gakoa.
Hablaber, IK4-TEKNIKERek IoT teknologien aldeko apustua egin dute, 4.0 industria garatzen hasteko gako gisa. Era berean, berain bezero askok, gehien bat OEMak (Original Equipment Manufacturer), integratzaileak, osagaien fabrikatzaileak… bereziki interesatuak daude haien negozioetarako berriak diren aukerekin; bai produktuak adimendun eginda edo produktuari lotutako zerbitzuak gehituta.
IK4-TEKNIKERen, IoT teknologien ikerketa eta garapena lantzen da, ikuspegi eta gaitasun osagarrietatik abiatuta; gailuak sortzetik kudeaketara hodeian. Honela, eraldaketa digitalak eta 4.0 industriak inguruko enpresei planteatutako erronkei erantzutea da helburua, zeharkako ikuspegia eta sektore anizkunetik.
IoT teknologien azkena ezagutzea posible da duten espezializazio teknologikoko maila handiari eta industria-prozesuei eta eragile garrantzitsuei buruz duten ezagutzari esker, hainbat sektoretan: osasuna, azpiegiturak, etxe digitala, automozioa, aeronautika, zientzia-industria, makina-erreminta edo nekazaritza elikaduraren sektorea.