IoF2020 ekimen europarrak ‘open call’ bat aurkeztuko du erabilera-kasu berriak eransteko
‘Open call’ deialdia IoT Week 2018 biltzarraren esparruan egingo da, eta IoT nekazaritzako elikagaien sektorean aplikatzearekin lotutako erabilera-kasuak ebaluatuko dira. Era berean, eskualde berriak eta postprodukzio-fasearekin lotutako erabilera-kasu berriak barnean hartuko dira.
IK4-TEKNIKER, beste aplikazio batzuen artean, IoT nekazaritzako elikagaien sektorean aplikatzeko helburua duten ikerketa-proiektuetan lanean ari da, hain zuzen ere sektoreko produktibitatea handitzeko, baliabideak modu eraginkorragoan erabiltzeko eta azken produktuaren kalitatea hobetzeko.
Zehazki, zentro teknologikoa Internet of Food and Farm 2020 (IoF2020) izeneko Europako ekimenean lanean ari da. Proiektuak 70 bazkide baino gehiago ditu, eta nekazaritzako elikagaien industrian teknologia digitalen ezarpena sustatzen duen berrikuntza-ekosistema eraikitzea du helburu.
Proiektuan parte hartzen duen taldeak proiektuan gauzatzen ari diren garapenak aurkeztuko dituzte IoT Week 2018 biltzarrean, ekainaren 4tik 7ra bitarte, Bilboko Euskalduna jauregian.
Era berean, biltzarraren esparruan, ekainaren 5ean, proiektuaren ‘Open call’ bat kaleratzea aurreikusi dute. Arloan interesa duten partaide guztiek IoT nekazaritzako elikagaien sektorean aplikatzearekin lotutako erabilera-kasuak aurkeztu ahal izango dituzte, ahal izanez gero proiektuak barnean hartzen ez dituen eskualdeetan eta/edo postprodukzio-fasearekin lotutako erabilera-kasu berrietan (logistika, prozesatzea, etab.).
Erabilera-kasuek eragin handia izan behar dute hornikuntza-katean, bideragarritasun teknikoko eta berrikuntzako maila handia izan behar dute, eta ekonomikoki jasangarriak izan behar dute. Hautatutako proiektuek 300.000 eurorainoko guztizko zuzkidura jasoko dute, kasuak 2019ko urtarriletik aurrera garatzen hasteko.
Informazio gehiago
Open Call-ari buruz informazio gehiago izateko, sar zaitez IoF2020 proiektuaren webgunean.