Itsas aerosorgailuei buruzko datuak modu seguruan partekatzeko teknologia
Teknikerrek IOT Solutions World Congress kongresuan erakutsiko du IDS-RAM erreferentziazko arkitektura-modeloa aukeratzeak aukera emango diela itsas aerosorgailuen jabe eta operadoreei datuak modu seguruan partekatzeko balio-kateko beste agente batzuekin.
Teknikerrek IOT Solutions World Congress (IOTSWC) kongresuan erakutsiko du IDS-RAM erreferentziazko arkitektura-modeloa aukeratzeak aukera emango diela itsas aerosorgailuen jabe eta operadoreei datuak modu seguruan partekatzeko balio-kateko beste agente batzuekin.
Urtarrilaren 31tik otsailaren 2ra Bartzelonan egingo den kongresuko testbed deiturikoetarako erabiliko den gunean egingo dira erakustaldiak. Edizio honek protagonismo berezia emango dio 5.0 industiari, eta erronka honetara egokitzeko gakoak.
Tekniker Offshore wind energy data space based on IDS architecture izeneko saiakuntza-bankuan parte hartuko du. IDS (International Data Spaces) deritzon erreferentziazko modelo arkitektonikoan oinarritutako datuak partekatzeko ekosistema segurua erakutsiko du.
Modelo horren helburua datu-trukea estandaritzatzea da, parte-hartzaileek ahalik eta balio gehien lor dezaten eta, aldi berean, jabeek haien gaineko kontrola izaten jarri dezaten.
Itsas energia eolikoaren kasuan, aerosorgailuen funtzionamendutik jasotako datuak aztertzeak eta ikasteak garrantzi handia du parkeen eragiketa eta mantentzea optimizatzeko.
Hala ere, ekipamenduen operadore eta fabrikatzaileen datu horiek partekatzeko erreparoengatik, balio-kateko beste agente batzuek, esaterako osagai-hornitzaileek, aerosorgailuen funtzionamenduko datuetatik aztertzeko eta ikasteko aukera galtzen dute.
Testbed deiturikoak IDS-RAMek datu eta zerbitzuen hornitzaileen arteko lankidetzarako duen potentziala erakutsiko du. Alde batetik, ATTEN2 enpresak aerosorgailu baten biderkagailua monitorizatuko duten eta lubrifikazio-sistemaren egoerari buruzko datuak emango dituzten sentsoreak zabalduko ditu. Gainera, eskura izango dira aerosorgailuen eragiketa-baldintzei buruzko SCADAren datuak.
Saikuntza-bankura hurbiltzen diren pertsonek ikus ahal izango dute Teknikerrek garatutako diagnostiko-zerbitzu batek aukera ematen duela haizerrotako engranaje-kaxaren egoera ezagutzeko.
Hain zuzen ere, biderkagailuko anomaliak aldez aurretik antzeman ahal izango dituzte adierazle goiztiar baten bidez -partikulak lubrifikazio-sisteman-. Biderkagailuak funtzionamendu eolikoarekin sinergia estuan soilik funtziona dezake zehaztasunez.
Testbed-ari buruzko informazio gehiago jasotzeko, irakurri liburuxka.