ISEM 2018, fabrikazio-prozesuetako azken joerak
2018ko apirilaren 23tik 27ra, ISEM biltzarraren XIX. edizioa antolatu dute IK4-TEKNIKERek eta EHUk, Bilboko Bizkaia Aretoan. Bada, fabrikazio-prozesu konbentzionaletara eta ez-konbentzionaletara egongo da bideratuta.
Hamabost urteren ostean eta historian bigarren aldiz, Bilbo izango da mekanizazio elektrofisikoan eta elektrokimikoan dauden azken joerei buruzko “CIRP Conference on Electro Physical and Chemical Machining” ISEM biltzarraren egoitza. IK4-TEKNIKERek eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHUk) antolatu dute ekitaldia, eta apirilaren 23tik 27ra bitartean egingo da, Bizkaia Aretoan.
Ekitaldiaren XIX. edizioak ongietorri-koktelarekin irekiko ditu ateak, eta, horren ondoren, gai hauen inguruko hitzaldiz eta jardueraz josiriko hiru egun edukiko ditugu:
- Elektrohigadurazko mekanizazioa (EDM)
- Mekanizazio elektrokimikoa (ECM, ECDM)
- Laser-bala bidezko mekanizazioa (LBM)
- Prozesu kimikoak
- Fabrikazio gehigarria
- Prozesu hibridoak
- Plasma-prozesuak
- Estalketa elektrolitikoa
- Ultrasoinuen bidezko mekanizazioa
- Ur-txorrotaren bidezko mekanizazioa
Biltzarraren lehenengo izena "Elektromekanikari buruzko nazioarteko sinposioa (ISEM)" izan zen, eta 1960an sortu zen, sektorean egindako aurrerapenak erakusteko xedez. 2013tik, CIRPekin (Produktu Ingeniaritzaren Nazioarteko Akademiarekin) batera egiten da ekitaldia.
Informazio gehiago
Informazio gehiago izateko eta izena emateko, sar zaitez ISEM biltzarraren webgunera.