Izotz-kontrako gaitasuna duten altzairuzko gainazalak

Helburua

Izotz-kontrako gaitasuna duten altzairuzko gainazalak garatzea.

Emaitzak

Izotzaren eraketa atzeratzeko gaitasuna duten gainazal superhidrofoboak lortzea. Horrez gain, Sol-Gel estaldurak jalkiz hozgarrien fase-aldaketa eragiten duten gainazalak garatu dira.

Izotz-kontrako gaitasuna duten altzairuzko gainazalak

Xede nagusia da aluminio, kobre eta altzairu herdoilgaitzezko substratuen gainean aplikatzeko Sol-Gel estaldurak garatzea. Materialek propietate desberdinduak izango lituzkete; esaterako, izotz-kontrako aluminioa, ekiditeko Europa iparraldeko herrietan izugarrizko klimatologia hotza jasango duten aire girotuko HVAC (Heating, Ventilating and Air Conditioning) sistemetan izotza sor eta meta dadila.

Era berean, Sol-Gel estaldurak jalkiz, HVAC sistemetan erabiltzen diren hozgarrien fase-aldaketa (likidotik gasera) eragiten duten gainazalak garatu dira.

Azkenean, izotz-kontrako estaldurak garatzeko irtenbidea izan zen teknologiak konbinatzea: laser bidezko mikroegituraketa, eta Sol-Gel estaldura jalkitzea gero.

Horrela, 140ºC-ko kontaktua estatikodun angeluak eta 0ºC-tik hurbil dauden errodadura-angeluak dituzten gainazal superhidrofoboak lortu dira, eta metalaren gainean izotza eratzea atzeratzen dute.

Bestalde, hozgarrien fase-aldaketa laguntzen duten gainazalak garatzeko azken irtenbidea bero-transferentzia errazten duen Sol-Gel estaldura selektiboan datza.

Kasu hau barne hartzen duen EnE-HVAC (Energy efficient heat exchangers for HVAC applications) proiektuaren helburua da aire girotuko HVAC sistemetarako aplikazioak garatzea, nahiz eta ikusten ari garen mota horretako gainazalak beste sektore batzuetan ere aplika daitezkeela, automolbilgintzan eta eraikuntzan, besteak beste.