Kalibrazio nanometrikodun proba-banku berritzailea

Helburua

Fagor Automation-Aotek enpresak ultra-zehaztasuneko bankada lerrokatua behar du, bilketa linealeko produktu sorta guztiarekin lan egin ahal izateko.

Emaitzak

Proba-bankada baten garapena Fagor-Automation-Aotek enpresarako, 10 nm/m-tik beherako neurketa-zehaztasuna duena 3.200 mm-etara iristen den kalibrazio-luzerarako.

Neurketa-sistemak, kalibrazio nanometrikoa

Tekniker-ek eta Fagor Automation-Aotek enpresak, makineria automatizatzeko eta kontrolatzeko sistemen fabrikazioan aditua denak, ultra-zehaztasuneko bankada lerrokatua garatu dute, eta, horrekin, kokaleku lerrokatua duten kodetzaileen jokaera probatu eta artearen estadiora eraman ahal izango du euskal kooperatibak.

Fagorreko bilketa linealeko produktu sorta guztiarekin lerrokadurarik gabeko askotariko baldintzetan lan egin ahal izateko diseinatu eta fabrikatu da ultra-zehaztasuneko bankada lerrokatua. Bankadak 3.200 mm-ko kalibrazio-luzera eskaintzen du. Abbe-ren hutseko lekualdaketa akatsik gabearen neurketa interferometrikoa da alderdirik bereziena, ezaugarri horrek aurrekaririk gabeko neurketa-zehaztasuna ematen baitio bankadari (10 nm/m-tik beherakoa).

Fagor Automation kooperatibaren eskarmentuaren eta know-how delakoaren ondorioz, mota horretako kodetzaile linealak oso-osorik ekoizteko gai den lehenengo enpresa espainiarra (eta bakarra) da Fagor Automation-Aotek; izan ere, kodetzailearen ekoizpenean sartzen diren lau arloetako (mekanikako, optikako, elektronikako eta softwareko) teknologiak dauzka.

Proiektu berri horrekin, posizioko kodetzaileen funtzionamendu- eta diseinu-parametroak ikertu ahalko ditu kooperatibak, zehaztasun handiagoko modelo berrien garapenean sakontze aldera. Horrela, fabrikatzen dituen materialen zehaztasuna hobetzen duten elementuak garatuko ditu.

Bada, garapen horri esker, hainbat makina industrialen funtzionamendua (mekanizazio-zentroena eta goi-mailako errendimendua duten ekoizpen-tornuena, adibidez) optimizaziorantz eraman ahal izango dela espero da.