UPV/EHU gela
Ikerketari eta teknologiari zuzendutako prestakuntzan dauden pertsonek ikasteko, irakaskuntzari laguntzeko eta ikerketarako ingurunea eduki dezaten pentsatutako espazioa da UPV/EHU gela. Gainera, unibertsitatetik kanpo UPV/EHUko baliabide bibliografikora eta formatu elektronikoko informaziora iristea errazten du. IK4-TEKNIKERen instalazioetan dago.
Lehentasunezko hiru xede ditu espazio horrek:
- Ikerlari oso gaituak sustatzea doktore tesiak eginez
- Ikerlarien arteko lan sarea sortzea, ezagutzak eta bitartekoak parteka ditzaten
- Transferentzia sustatzea, bikaintasun zientifikoa enpresa-ehundurara iristea lortuz.