Kodetzaile linealak eta angeluarrak
Helburua
Kodetzaile linealak eta angeluarrak fabrikatzeko prozesuak garatzea.
Emaitzak
Kodetzaileak ekoizteko instalazio bat martxan jartzea.

Erregela optikoak edo kodetzaileak hamarkadatan erabili dira joan-etorrien neurri zehatza behar duten ekipoetan: ekipamendu metrologikoan, koordenatu bidez neurtzen duten makinetan edo makina-erremintan.
Hala, fotolitografian nahiz altzairu edo beira gaineko nanoinprimaketako litografian oinarritutako erregela optikoak (kodetzaileak) egiteko prozesuak garatu dira.
Bost urtez egindako I+Gko lanaren emaitza gisa, kodetzaileak ekoizteko instalazio bat jarri da martxan.