Korrosioa ekidin, bakteriak uxatu eta tenperatura erregulatzen duten pigmentu adimendunak
Pigmentu zeramikoak garatzea, funtzionalitate desberdinak dituzten produktuak lortzeko.
Funtzio anitzeko margoak eta materialak (plastikoa eta zementua) automobilgintzarako eta eraikuntzarako, koloreaz gain hainbat propietateren konbinazioa eskaintzen dutenak, hala nola korrosio-kontrakoa, bakteriak uxatzea, onddoen ugalketa ekiditea, auto-garbiketa propietateak fatxadetarako eta beroa metatzea eta erregulatzaile termiko gisa jardutea.
Helburu nagusia da Sol-Gel teknologia bidez funtzio anitzeko pigmentu zeramikoak garatzea, funtzionalitate desberdinak dituzten produktuak lortzeko (margoa, plastikoa edo zementua).
Horretarako, konbinatu dira materialen xurgapenerako teknologiak eta Sol-Gel estalduren aplikazioa pigmentu komertzialen gainean, pigmentuen sintesian eraldaketak eragitea ekidinez.
Horrela, automobilgintzaren eta eraikuntzaren sektoreetarako material berriak lortu dira, ekoizpen-kostuak nabarmen igo gabe.
Emaitza gisa, funtzio anitzeko margoak eta zementuak lortu dira eraikuntzaren sektorerako, eta funtzio anitzeko plastikoak, berriz, automobilgintzaren alorrerako.