Teknikerren sektore espazialeko koordinatzaile baten bila gabiltza. Elkartu zaitez gurekin!
Doktoretza, Goi-mailako ingeniaritza edo Ingeniaritzako masterra (aeroespaziala, industriala, mekanikoa, elektronikoa, etab.) duen pertsona bat dugu buruan, lidergo teknologikorako, emaitzetarako orientaziorako eta eraginkortasun operatiborako gaitasuna duena, I+Gko talde kooperatiboetan lan egitera ohituta dagoena eta 5-15 urteko esperientzia duena enpresei transferitu daitezkeen soluzio teknologikoki berritzaileak garatzen.
Lanpostuaren erantzukizun nagusiak:
- Teknikerren dauden diziplina teknologiko desberdinak koordinatzea, espaziora bideratutako garapenetan aplikatzeko
- Teknikerren epe luzeko zein laburreko beharrei erantzungo dieten I+G jarduerak definitzea, hastea eta kudeatzea
- Sektore espazialeko proposamenetan eta proiektuetan parte hartzea eta/edo horien buru izatea administrazioekin (eskualdekoak, nazionalak, Europakoak, etab.)
- Proiektuetan garapen-arazo kritikoak identifikatzea eta horiek konpontzeko ekarpenak egitea
- Garapen teknologikorako eta lantaldeetan parte hartzeko baldintzak zehazten laguntzea, bai nazio mailan, bai nazioartean
- Sektore espazialarekin lotutako proiektu, programa eta azterlan orokorrei ezagutza teknikoak ematea
- Egindako jardueren emaitzak zabaltzea eta ezagutzak barnetik eta kanpotik modu aktiboan transferitzen laguntzea- Sektore espaziala teknologikoki behatzea eta joera teknologiko berritzaileenei buruzko ezagutza txertatzea
Lanpostua lortzeko baldintzak:
- Sektore espazialeko diziplina anitzeko proiektuetako prestakuntza orokorra eta esperientzia espezifikoa
- Esperientzia sistema espazialen garapenean eta egiaztapenean
- Esperientzia garapen teknologikorako eta berrikuntzarako kontratazio-jarduerak prestatzen
- Esperientzia lizitazioetan eta ESArekin batera proiektu espazialetan parte hartzea
- Tailerreko eta laborategiko esperientzia
- Esperientzia jarduera industrialak eta publikoak kudeatzen eta gainbegiratzen
- Esperientzia ingeniaritza espazialeko arauekin (ECSS)
- Advance (C1) mailako ingelesa beharrezkoa da. Euskara jakitea ere desiragarria da.
Berehala hastea eskaintzen dugu, bai eta kontratu egonkorra eta egindako ekarpenekin bat egingo duen ordainsaria ere.
Berehala hastea eskaintzen dugu, lanaldi osoko kontratuarekin.
Teknikerrek lan-eredu hibrido bat du, modalitate presentziala eta urrunekoa konbinatzen dituena, pertsonen arteko koordinazioa eta sinkronia ziurtatuz eta kontziliazioa eta jasangarritasuna bultzatuz. Kontziliazio-neurri desberdinak ditugu, norberaren eta lanaren beharrei erantzuteko.
Informazio gehiago
Eskaintza honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, edo zure hautagaitza guri helarazteko, Teknikerren webgunearen edo LinkedInen dugun profilaren bidez egin dezakezu.