Nolakoa izango da pertsonaren eta makinaren arteko lankidetza lantegi adimendunean?

Data 20-04-2023 Tekniker

Giza faktorea eta 4.0 langileari lan-bizitzaren fase guztietan ematen zaion laguntza dira COGILE proiektuaren bektore nagusiak.

Ingeniaritzako eta teknologiako aditu talde batek ahaleginak batu ditu teknologia erraztaileen ikerketa- eta garapen-proiektua gauzatzeko, langilearen eta etorkizuneko fabrikako sistema adimendunen arteko lankidetza eraginkorrerako.

Hauxe da Cogile izeneko proiektu honen helburua: industria-instalazioetan elkarren ondoan lan egiteko gai izango diren lankidetza-inguruneetarantz urratsak egitea. Horretarako, automatizazioaren erdigunean jartzen du pertsona, industria-sistema adimendunak beren gaitasun fisikoetara, premia sentsomotrizeetara eta trebetasun kognitiboetara egokitzeko.

Proiektua teknologian oinarritzen da: errealitate birtuala eta errealitate areagotua dituen simulazioan, langileak sisteman duen konfiantzaren monitorizazioan, interfaze moldagarrietan eta elkarrizketa-agenteetan.

Erakusleak

Azken emaitza: bi erakusle.

Lehenengoa Teknikerrek garatu du hegazkin-aleroi batean, eta ikuskapen/muntaketa kolaboratiborako da. Kasu honetan, pertsonak, interakzio naturalaren bidez, ingurune misto batetik egin behar dituen zereginak adierazten dizkio robotari, egikaritu aurretik bistaratzen ditu eta egikaritu direla berresten du, ahotsa nahiz keinuak erabiliz. Horrela, soluzioak ikuskapen-lanak elkarlanean eta interakzio multimodal natural baten bidez egitea lortzen du.

Bigarren erakusleak mekanizazio-zereginetan errealitate birtuala duten prestakuntza-agertokiak hartzen ditu erdigunean. Murgiltzearen bidez, sistemak mekanizazioaren eskuzko kontrola eta erremintaren mugimenduak simulatzen ditu. Pertsonak errealitate mistoaren bidez elkarreragiten du makinarekin, bere eskuak ikus ditzake eta ukimena sentitu elementu birtual jakin batzuekin.  Gainera, aukera du erantzunak errazten dituen ahots bidezko laguntzaile birtual bati eragiketari buruzko zalantzak planteatzeko. 

Parte-hartzaileak

Cogile proiektua Tecnalia, Tekniker eta Vicometech, Elhuyar Fundazioa eta Mondargon Eskola Politeknikoko (MU-EPS) aditu-talde batek garatu du, eta aurrerapenak eta aplikazioak alderatu ahal izan dituzte kontraste-batzorde batekin.

Industria-sektoreko enpresek, automatizazio- eta teknologia-ingeniaritzakoek eta informazio-sistemen hornitzaileek osatutako batzorde horri esker, garapenak enpresentzako tresna eraginkor eta praktiko batera bideratu ahal izan dira.

Proiektua printzipio teknologiko bat ezartzen du, industria-enpresen premia espezifikoetarako egokitzapenean modu efiziente eta eraginkorragoan lan egiteko ibilbide luzea duena.  

Cogilek Eusko Jaurlaritzaren -Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila- dirulaguntza jasotzen du, Elkartek programaren esparruan.