Laser teknologiak patroi fisikoak ordezkatuko ditu

Data 13-04-2016 IK4-TEKNIKER

IK4-TEKNIKER koordenatu handien bidez neurtzeko makinen kalibrazioak egiteko ENAC ziurtagiri prozesuren barne dago.

#miBIEMH

ISO (Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundea) erakundeak 2010. urtean ISO 10360 arau teknikoaren berrikusketan, laser interferometria erabiltzeko aukera gehitu zuen koordenatu bidez neurtzeko makinen (MMC), dimentsio linealen neurketarako erabiliak, baliozko kalibrazio patroi gisa.

Testuinguru honetan, IK4-TEKNIKER Egiaztatze Erakunde Nazionalaren (ENAC) ziurtagiria lortzeko bidean dago tamaina erdi-handiko (1.500 eta 13.500 mm bitarteko ardatz luzerakoak) MMC-en kalibrazioak egiteko laser tracer teknologia bidez, gaur egungo merkatuak dituen doitasun handiagoko mekanismoak aurkitzeko eta makineriaren geldialdi txikiaren beharrei erantzuteko.

Eskari nabarmena

Espainiar estatuan 1.500 mm baino handiagoko MMC parke garrantzitsua dago, gaur egun patroi fisikoekin kalibratzen dena. Arazo nagusia makinen kalibrazioan patroi fisiko oso luzeak modu fidagarri eta azkarrean erabiltzeko zailtasunean datza.

IK4-TEKNIKERek laser interferometria sistema bat erabiltzen du, laser tracer izena duena, ETALON AG markakoa, eta haztagailutik hurbil kokatutako islagailua jarraitzeko gai da desplazamendu linealen neurketekin batera. Horrela, gaur egun erabilitako prozesuekin alderatuta bi abantaila lortzen dira:

Alde batetik, kalibrazio prozesu osoan zehar doitasuna mantentzen da maila interferometrikoan, bestetik, makinen geldialdi denbora asko txikitzen da, MMCaren tamaina gorabehera. Neurketa prozesu hau hurrengo Makina-erremintaren Biurteko Azokan aurkeztuko da.

ETALON AG - IK4-TEKNIKER arteko lankidetza

ETALON AG garrantzia handiko lankidea da IK4-TEKNIKERrek garatutako zerbitzu berri honetan, izan ere metrologia alorrean erreferentzia bat baita eta geometriaren egiaztapenean, monitorizazioan, eta makina-erreminten doikuntzaren hobekuntzan, koordenatu bidez neurtzeko makinetan eta robotetan teknologia berritzailea eskaintzen du.

IK4-TEKNIKER ETALON AGen kolaboratzailea eta Espainiar merkatuan bere banatzaile ofiziala da. Horrek baimentzen dio, alde batetik, geometriaren egiaztapenaren arloko teknologiarik berriena ezagutzea eta izatea; eta bestetik, metrologia industrialeko fabrikatzaile puntakoena denarekin kolaboratzea.

PDF deskarga