Laserra fabrikazio aurreratuaren bektore gisa

Data 18-05-2018 IK4-TEKNIKER Tags Azokak .

IK4-TEKNIKERek Laser for Manufacturing Lab aurkeztuko du Makina-erremintaren Biurteko Azokaren hurrengo edizioan; hau da, laser-teknologian oinarritutako ezarpenak integratzearen alde egin duen apustua.

Teknologia garatzeko estrategikoak diren sektoreekin (besteak beste, biomedikuntzarekin, energia berriztagarriekin edo automobilgintzarekin) paraleloan ari da aurrera egiten fabrikazio aurreratua. Sektore horiek ere balio erantsi handiko osagaiak eskatzen dituzte; zehaztasun handiko prestazioak eskaintzeko gai diren eta segurtasun-estandar zorrotzak betetzen dituzten osagaiak, alegia.

Eskakizun horiei erantzute aldera, laser-teknologietan oinarritzen den irtenbide orokor bat garatu du IK4-TEKNIKERek, non fabrikazio aurreratuari aplikatzen zaizkion teknologia horiek, ikuspegi integral batetik: fabrikazio-prozesuak, ekipoen eta osagaien diseinua eta fabrikazioa, fabrikazio gehigarria, ikuskapena eta neurketa.

“Laser for Manufacturing Lab” deiturikoarekin amaitu da ekimena; teknologia horren ezagutza espezializatu eta osoan oinarritzen diren irtenbide osoak ematera zuzendutako eskaintzarekin, hain zuzen ere.

IK4-TEKNIKERek Laser for Manufacturing Lab aurkeztuko du Makina-erremintaren Biurteko Azokaren (BIEMH) hurrengo edizioan, maiatzaren 28tik ekainaren 1era bitarte, 1. pabilioian, C22 standean kokatutako hainbat erakusleren bitartez.

Industriara gehiago eta hobeto iristeko bitartekoa da “Laser for Manufacturing Lab”, bai eta ekoizpen aurreratuaren premia zehatzak laser-teknologiak ematen dituen aukeren bidez konpontzeko bitartekoa izan ere, laser-teknologiari eta horren ezarpenari buruzko 360º-ko ikuspegia ematen baitu.

 

PDF deskarga