www.tekniker.es webgunea eta haren eduki osoa Tekniker Fundazioaren jabetzakoa da. TEKNIKER Fundazioa Euskadiko Fundazioen Erregistroan inskribatua dago F13 zenbakiarekin, IFK ESG-20545729 du eta helbidea, Iñaki Goenaga kalea, 5 20600 Eibar (Gipuzkoa). Webguneari edo haren edukiei buruzko ohar edo kontsultak marketing@tekniker.es helbidera idatziz ere egin daitezke.
Tekniker Fundazioaren jabetzakoa da Tekniker marka, eta enpresa-bereizgarri gisa erabiltzen du. Webgune honetan Tekniker aipatzen den guztietan Tekniker Fundazioa aipatzen dela ulertu behar da.
Webgune honetako edukia informazioa emateko baino ez da. Teknikerrek ez du bermatzen webguneko datuen eta informazioen zehaztasuna ezta eguneratzea ere. Informazio horretaz egiten den erabilera hura erabiltzen duenaren ardura da, soil-soilik. Beraz, Teknikerrek ez du bere gain hartzen, ez eta onartzen ere, informazio hori eskuratzearen edo erabiltzearen ondorio den erantzukizun-erreklamaziorik, edozein motatakoa delarik ere.
www.tekniker.es webguneak hirugarren batzuen webguneetarako estekak ditu, bezeroei kontsulta gehiago egiteko edo informazio garrantzitsua lortzeko aukera gehiago emateko. Horretarako bakarrik. Teknikerrek ez du inolako diru-sarrerarik jasotzen esteka horiek jartzeagatik. Hirugarren batzuen jabetzakoak direlako, haietako bakoitzean dagoen informazioa dagokion titularraren erantzukizuna da. Ikusi erabiltzeko baldintzak, lege-oharrak eta haietan dagoen informazioa erabiltzeak dituen erantzukizunak behin haietara sartutakoan.
Jabetza intelektuala
Webgunearen eduki osoa Teknikerren jabetzakoa da. Ezin da, aurrez espresuki baimenik eduki gabe, webgune honetako edozein eduki eta informazio —idatziak, irudiak, argazkiak, audioak, bideoak edo multimediak izan— kontsultatzeaz bestelako ezer egin; ez, kopiatu, ez, erreproduzitu, ez beste erabilerarik eman.
Pribatutasun-politika
Webgune honen bitartez ematen zaizkigun datu pertsonalak datu pertsonalak babesteari buruzko Espainiako legeriaren arabera tratatuko dira.
Teknikerren webgunean, datu pertsonalak bil litezkeen bi formulario-mota nagusi erabiltzen ditugu:
- “Kontsulta-formularioa”. Honen bidez, edozein motatako kontsultak egiteko aukera ematen diegu webgunea bisitatzen dutenei. Horrelako formularioetan eskatzen diren datuak kontsulta horiei erantzuteko soilik erabiliko dira, eta ez dira gordeko datuak tratatzeko inolako fitxategi antolatutan. Erantzun horren ondorioz beste harreman profesional bat gertatzen bada soilik sartuko dira datu-base batean orduan borondatez emandako datuak. Fitxategi horretan ez dira gordeko DBLOk babesten dituen datu pertsonalak.
- Jardunaldietan, ikastaroetan edo trebakuntza edo hedapen teknologikoko bestelako jardueretan "Izena emateko formularioa". Horrelako formularioetan jasotzen diren datuak helburu hauek baino ez dituen datu-base batean sartuko dira.
- Ekitaldirako izen-ematea kudeatzea
- Ekitaldiari buruzko informazioa ematea
- Izen-ematearen kobrantza kudeatzea eta
- Ekitaldi horrekin lotuta, haren interesekoak izan litezkeen etorkizuneko beste ekitaldi batzuei buruzko informazioa ematea
Ekitaldietan, material grafikoa edo bideografikoa lor liteke, eta Teknikerrek publizitatea egiteko edo ekitaldiari buruzko informazioa emateko erabil litzake. Ekitaldian izena emateak erabilera hori onartzea dakar.
Formulario horietan jasotako informazioa inola ere ez zaie hirugarren batzuei emango, baldin eta horren kostua ez badu parte-hartzaileei buruzko informazioa espresuki eskatzen duen erakunde publikoren batek kofinantzatzen, eta, kasu horretan, jakinarazi egingo litzateke.
Aurreko bi inprimaki motez gain, “Teknikerren lan egin” atalean datu pertsonalak eskatu ahal izango dira, soilik sor daitezkeen enplegu-aukerak eta Teknikerren baitan ager daitezkeen prestakuntza- edo ikerketa-egonaldiak betetzeko. Bildutako informazioa ez zaie inola ere emango helburu horrekin loturarik ez duten hirugarrenei, betiere enpresa kolaboratzaile batekin elkarlanean sortutako enplegu-eskaintza bat denean izan ezik. Izan ere, kasu horretan, eskaintzan bertan identifikatuko da enpresa hori. Informazio gehiago izango duzu dagokion orrian sartzen zarenean.
Zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak gauzatzeko, idatzi Tekniker Fundazioa, Iñaki Goenaga kalea, 5, 20600 Eibar (Gipuzkoa) posta-helbidera edo marketing@tekniker.es helbide elektronikora. Horretarako, idatzi gutun bat, sinadura eta data dituela, zure eskaera eta jakinarazpenetarako helbidea argi adieraziz. Halaber, erantsi gutunari zure identitatea edo ordezkaritza egiaztatuko duen agiri ofizial baten baliozko kopia bat.
Ekitaldietako izen-emateak kontratatzeko baldintzak
www.tekniker.es webgunearen bidez edo ekitaldi bakoitzerako zehazten den helbide elektronikora idatziz egindako izen-emateak bakarrik onartuko dira. Tekniker baliabide elektronikoen bidez saiatuko da berresten izen-ematea onartu dela, betiere hala eskatzen bazaio.
Ekitaldi bakoitzeko informazioan bestelakorik adierazi ezean, hauek izango dira ekitaldietako izen-emateak baliabide elektroniko bidez kontratatzeko baldintzak:
- Izen-ematea egintzat joko da soilik Teknikerrek hura ordaindu dela egiaztatu ahal izan duenean.
- Ordaintzeko modua: Banku-transferentzia eginez ekitaldi bakoitzari buruzko informazio espezifikoan adierazten den kontura.
- Ezeztatzeko baldintzak: Erreserba, penalizaziorik gabe, ezeztatzea onartuko da, baldin eta izen-emateak Teknikerri hirugarrenen gasturik eragin ez badio, eta, betiere, Teknikerrek ezeztatze-eskaera ekitaldia egin edo hasi baino 48 ordu lehenagotik jaso badu.