LUBMAT 2016 biltzarrak bost kontinenteetako 260 aditu elkartu zituen
IK4-TEKNIKERek eta Jost Institute for Tribotechnology-k antolatu zuten LUBMAT 2016 biltzarra, eta bost kontinenteetako 260 profesional elkartu zituen Bilbon; nazioarteko 100 hizlari eduki zituen, eta, besteren artean, lubrifikazioaren kudeaketarekin zerikusia duten gaiak jorratu ziren bertan.
IK4-TEKNIKER euskal zentro teknologikoak eta Lancashireko Jost Institute for Tribotechnology Unibertsitate institutu britainiarrak antolatu zuten biltzarra, eta helburuak bete zituen: Lubrifikazio industrialean, tribologian eta mantentze-lan aurreratuan dabiltzan mundu osoko 260 profesional baino gehiago elkartuko zituen ekainaren 7an eta 8an Euskalduna Jauregian.
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak ireki zuen biltzarraren bosgarren edizioa. Lubrifikazioaren kudeaketari, lubrikatzaileei eta fluido bereziei, aktiboen fidagarritasunari eta kudeaketari, olioaren egoeraren monitorizazioari eta tribologiari buruzko nazioarteko 100 hitzaldi egin ziren bertan, bai ezagutza trukatzea sustatze aldera, bai industriaren lehiakortasuna bermatzeko orduan gakoa den sektorean lankidetza bultzatzeko adituen sarea joste aldera.
Era berean, biltzarreko gai nagusiekin zuzenean loturiko sei osoko bilkura egin ziren, eta, horietan, lubrifikazioaren, mantentze-lanen eta fidagarritasunaren sektoreetako adituek hartu zuten parte. Hainbat herrialdetako eta lubrifikazioaren, mantentze-lanen eta tribologiaren sektoreko zenbait elkartetako, edota industria alorreko, zentro teknologikoetako eta unibertsitateetako 24 adituk osatu zuten biltzarrean aurkeztu ziren abstract-ak ebaluatzeko nazioarteko batzordea.
Era berean, erakusketa-gunea ere egon zen biltzarrean, eta, bertan, hogeita hamar bat stand egon ziren, mantentze-lanekin eta lubrifikazio industrialarekin zerikusia duten azken nobedadeak erakutsiz.
Biltzarraren balorazioa eta itxiera arrakastatsuak izan ziren. Zorionak!