LUBMAT 2018 biltzarrak Donostian aztertuko ditu enpresen lehiakortasuna sustatzeko industria-lubrifikazioaren esparruan egin diren azken aurrerapenak
IK4-TEKNIKER euskal zentro teknologikoa eta JOST triboteknologiako britainiar institutua izango dira ekitaldiaren antolatzaileak.
Enpresaren digitalizazio-prozesuan modu errazean integratzen diren makinak, makinara sartutako adimena bai modu autonomoan erantzuteko, prozesuak akatsik gabeko piezak ekoizten dituela gainbegiratuz eta ziurtatuz, bai makinaren egoera ezagutzeko, bai osagairen batek huts egingo duela edo kalitatean arazoren bat sortuko duela aurreikusteko, eta beste hainbat berrikuntza izango dira 4.0 industriaren gako nagusietako batzuk, 4.0 mantentzea gehituta.
Tribologian edo antzeko diziplinetan –narriadura eta korrosioa aztertzen dutenak– edo lubrifikazioaren kudeaketan egindako aurrerapenei esker, mantentze-estrategia igarleak aktiba daitezke eta horiek, beren aldetik, makinen bizi-zikloa luzatu, kostuak murriztu, prozesuen efizientzia sustatu eta enpresen lehiakortasuna areagotu dezakete.
Ildo horretatik, beste hainbat diziplinen artean, tribologian –narriadura eta korrosioa aztertzen dutenak– edo lubrifikazioaren esparruan egin diren azken aurrerapenei esker, mantentze-estrategia igarleak aktiba daitezke, konpainiei aukera emanez digitalizazio-prozesuan guztiz integratutako makinak izateko. Horren bidez, enpresek ekipoen egoera ezagutu dezakete, izan daitezkeen akatsak eta gabeziak hautemateko eta, ondorioz, ekipoen bizi-zikloa luzatzeko, kostuak murrizteko, prozesuen efizientzia sustatzeko eta lehiakortasuna areagotzeko.
Testuinguru horretan garatu da LUBMAT biltzarraren seigarren edizioa, IK4-TEKNIKER euskal zentro teknologikoak eta JOST Lancastershireko Unibertsitateko Triboteknologiako Institutuak antolatutako foroa. Ekitaldia ekainaren 5ean eta 6an egingo da Donostiako Miramar Jauregian. Eta, Eusko Jaurlaritzaren eta Explore San Sebastian Region eta Donostia San Sebastian Tourism & Convention Bureau turismo-sustapenerako erakundeen babesa izango du.
“The closest encounter between science and industry” esloganari jarraiki, zientzia-komunitateko ordezkari garrantzitsuak eta industria-eragileak bilduko dira bi egun horietan euren ezagutzak partekatzeko eta industria-lubrifikazioaren erronkak aztertzeko, baita osagaien eta makinen egoeraren monitorizazioan fluidoen azterketaren bitartez egin diren azken aurrerapenak eta tribologiako azken joerak aztertzeko ere.
Ekitaldia tailerrez eta hitzaldiez beteriko bi jardunalditan egituratu da, eta nazioarteko hizlari ospetsuak izango ditu: adibidez, Ohioko Estatu Unibertsitateko Nanoproba, Nanoteknologia eta Biometria Laborategiko zuzendari Bharat Bhusham, Bureau Veritas taldeko olioen monitorizazioko zuzendari Sam Fisher, edo Fuchs lubrifikatzaile-konpainiako I+G zuzendari Christine Fuchs, besteak beste.
Euskal zentro teknologikoak presentzia nabarmena izango du biltzarrean, hain zuzen ere hainbat hitzaldi tekniko prestatu baititu zentroko ikertzaileen gidaritzapean. Besteak beste, Eduardo Gilabertek optimizazio dinamikoa aztertuko du bere hitzaldian, makinen mantentze-lanerako eta logistikarako gako metodologia gisa.
Beste alde batetik, IK4-TEKNIKER partaide duen MAINWIND+ proiektuak haize-parkeetako mantentze-lanen prozesuak optimizatzeko asmoa dauka, eta Egoitz Kondek parte hartuko duen hitzaldietako bateko gaia izango da.
Era berean, LUBMAT 2018ri agur esateko, beren instalazioak ikusteko bisita gidatuak antolatuko dituzte IK4-TEKNIKERek eta BVLMk (Bureau Veritas Lubrication Management).
Jost Institutuaren eta IK4-TEKNIKERen arteko lankidetza-hitzarmen baten ondorioz sortu zen LUBMAT, eta, pixkanaka, europar ekitaldi giltzarri bihurtu da industriaren eremuan, hain zuzen ere industria-lubrifikazioaren esparruko produktuetan eta zerbitzuetan egindako azken aurrerapenak partekatzeko helburuarekin.
Eusko Jaurlaritza eta Explore San Sebastian Region eta Donostia San Sebastian Tourism & Convention Bureau turismo-sustapenerako erakundeak izango dira biltzarraren seigarren edizioaren babesleak.