Begira ezazu LUBMAT 2018ren behin betiko egitaraua
100 hizlari baino gehiago izango dira Donostiako Miramar Jauregian ekainaren 5ean eta 6an, biltzarraren 6. edizioan euren proiektuak aurkezteko.
Aste gutxi falta dira LUMBAT 2018 biltzarra egiteko, eta behin betiko egitaraua itxita dago jada. 100 hizlari baino gehiago izango dira ekitaldian, ekainaren 5ean eta 6an, Donostiako Miramar Jauregian, eta industria-lubrifikazioaren esparruko profesional nagusiak bilduko dituzte.
Biltzarra bi urtean behin egiten da eta aurtengoa seigarren edizioa izango da. Bertan, hitzaldi-eskaintza zabal bat aurkeztuko da, eta nazioarteko ehundaka adituk hartuko dute parte horietan.
Biltzarrean, beste hainbat gairen artean, industria-lubrifikazioaren kudeaketa, tribologia eta condition monitoring aztertuko dira, hain zuzen ere ezagutzen trukea sustatzeko eta adituen sare bat sortzeko asmoz, industriaren lehiakortasuna bermatu ahal izateko ezinbestekoa den sektore baten barruko lankidetza sustatze aldera.
LUBMAT 2018
LUMBAT 2018 industria-lubrifikazioarekin, tribologiarekin eta condition monitoring-arekin lotuta Europan egiten den ekitaldi nagusietako bat da. IK4-TEKNIKERek, Lubrication Management – Bureau Veritasek eta Jost Institute for Tribotechnologyk antolatu dute, industriaren esparruko enpresek euren estrategietan diziplina horri ematen ari dioten gero eta garrantziak bultzatuta.
Informazio gehiago izateko
Sartu hona LUMBAT 2018 biltzarraren egitarau osoa ikusteko.
Informazio gehiagorako eta izena emateko, sar zaitez LUBMAT 2018 biltzarraren webgunean.