Lubrication Management-ek TESSWEB bezeroentzako gunea berritu du
Gune intuitiboagoa izango da, itxura berritua edukiko du, bai eta hobekuntza nabarmenak ere, bezeroek hobeto kudea dezaten ekipoen zein osagaien egoera.
Bezeroei arreta hurbila eta kalitatekoa emateko konpromiso sendoarekin, Lubrication Management-ek TESSWEB bezeroentzako lineako gunea berritu du.
Itxura berriari eta hobekuntza handiei esker, lineako plataforma horrek erraztu egingo du, eta erosoago bihurtu, bezeroek olio eta gantz lubrikatzaileen laginak kudeatzea, ekipoen eta osagaien egoera ezagut dezaten.
Olioen eta gantzen laginak kudeatu ahal izateko, bezeroak erregistratu egin beharko dira, gero beren gune pribatura sartu ahal izateko.
Plataformak indartu egiten ditu bai laginei buruzko datuen bistaratze grafikoa, bai datuen esportazioa, bai, kontsulta mota oro egite aldera, txostenetan erregistratzen diren parametro guztien konbinaketa. Hala nola, hauek dira parametro horiek: olio eta gantz lubrikatzaile zehatzen laginei buruzko datuak bilatzea, horien egoeraren bilakaera ezagutzea, erantzuteko denbora zein den jakitea eta baliozkotu behar diren laginen segimendua egitea.
Berrikuntza gisara, FAQen edo ohiko galderen atala edukiko du gune berriak. Bertan, bideo tutorialak ere egongo dira, bezeroek ahalik eta probetxu handiena atera diezaioten, plataforman bertan, beren gune pribatuari.
TESSWEBaren hasierako pantaila erakusten du bideo tutorial honek, baita orrialde horretatik kudea daitezkeen aukeretako batzuk ere: Zer-nolako informazioa ematen digu TESSWEBaren hasierako pantailak?