Lubrifikazio industrialan egin diren azken berritasunek LUBMAT 2018n daukate hitzordua
2018ko ekainaren 5ean eta 6an, lubrifikazio industrialari, tribologiari eta condition monitoring delakoari buruzko LUBMAT biltzarraren seigarren edizioa egingo da Donostiako Miramar jauregian.
IK4-TEKNIKERek eta JOST Lubrifikaziorako eta Tribologiarako Institutuak antolatu duten ekitaldiak bi egunez bilduko ditu sektore horri lotutako komunitate zientifikoa eta agente industrialak, “The closest encounter between science and industry” leloaren pean, lubrifikazio industrialarekin eta tribologiarekin zerikusia daukan ezagutza partekatzeko eta hedatzeko hitzordu garrantzitsuena bihurtu den biltzarrean.
Hitzaldien eta erakusketen bidez, lubrifikazio industrialaren, lubrifikazio-kudeaketaren, tribologiaren eta condition monitoring-aren eremuan egin diren azken berritasunak ezagutu ahalko dituzte LUBMAT 2018ra bertaratzen direnek.
LUBMAT 2018ri agur esateko, beren instalazioak ikusteko bisita gidatuak antolatuko dituzte IK4-TEKNIKERek eta BVLMk (Bureau Veritas Lubrication Management).
Erresuma Batuko Jost Institute for Tribotechnology-ren eta IK4-TEKNIKERen arteko lankidetza-hitzarmenaren ondorioz sortu zen LUBMAT, eta, pixkanaka, ekitaldi europar giltzarria bihurtu da sektore horretako industriak produktuetan eta zerbitzuetan egondako azken aurrerapenak parteka ditzan.
Informazio gehiago
LUBMAT 2018n izena emateko, sar zaitez biltzarraren webeko eremu pribatura.