Lubrifikazioko 24 profesional ezagunek osatuko dute nazioarteko LUBMAT 2016 batzordea
Lubrifikazioaren sektoreko profil desberdinek eta zenbait nazionalitatetako profesionalek osatuko dute biltzarreko laburpenak ebaluatuko dituen nazioarteko batzordea.
Zenbait herrialdetako eta lubrifikazioaren sektoreko zenbait erakundetako (industriak, zentro teknologikoak eta unibertsitateak) 24 profesionalek osatuko dute LUBMATen 2016ko biltzarrean aurkeztuko diren laburpenak ebaluatu dituen nazioarteko batzordea.
Besteak beste, profesional hauek osatuko dute batzordea: Jo Ameye (FLUITEC), Wilfried Bartz (TRIBO-LUBRI), Udey Dhir (VAS TRIBOLOGY SOLUTIONS), Luis Fernández Ruiz-Morón (REPSOL), Antonio José Fernández Pérez (IBERDROLA), Jim Fitch (NORIA), Francisco Javier González (AEM), Robert Gresham (STLE), Suzy Hitcock (ICML), Kenneth Holmberg (VTT), Rüdiger Krethe (OILDOC), Esteban Lantos (LANTOS), Greg Livingstone (FLUITEC), Ichiro Minami (LULEA UNIVERSITY), Terrence O`Halon (RELIABILITY WEB), Anu Ritson (INLUBE), Neil Robinson (WEARCHECK AFRICA), Ian Sherrington (JOST), Andy Sitton (FOCUSLAB), Jason Tranter (MOBIUS), Gerardo Trujillo (NORIA LATIN AMERICA), David Zhou (RUNNINGLAND), Jesús Terradillos (IK4-TEKNIKER) eta Ana Aranzabe (IK4-TEKNIKER).
Orain prestatzen ari den edizioan, askotariko gaiak landuko dira: lubrifikazioaren kudeaketa, lubrifikatzaileak eta fluido bereziak, fidagarritasuna eta aktiboen kudeaketa, olioaren egoeraren monitorizazioa eta tribologia.
LUBMAT biltzarra ekainaren 7tik 8ra bitartean egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian, eta IK4-TEKNIKER zentro teknologikoak eta Erresuma Batuko Jost Institute for Tribotechnology institutuak antolatu dute.
Informazio gehiago
Kongresuari buruz informazio gehiago izateko eta izena emateko, sakatu hemen.