MAIERREK eta IK4-TEKNIKERREK beren aliantza indartu dute
Zentro teknologikoak eta enpresak elkarlanean aritzeko akordio bat sinatu dute, teknologikoki aurreratuta dauden produktuak eta zerbitzu berritzaileak sortzeko.
IK4-TEKNIKER zentro teknologikoak eta MAIER automobilgintzako osagaien fabrikatzaileak elkarlanezko hitzarmena sinatu dute gaur goizean, I+G+B eremuan bi euskal entitateen ezagutza bateratzeko xedez, elkarrekin garatu ditzaten teknologikoki aurreratuta dauden produktuak eta zerbitzu berritzaileak.
Eibarko zentro teknologikoaren egoitzan sinatu dute hitzarmena Alejandro Bengoa IK4-TEKNIKERREKO zuzendari nagusiak, Martín Ugalde MAIERREKO zuzendari exekutiboak eta Aitor Atutxa MTCko (MAIER TECHNOLOGY CENTREko) zuzendari kudeatzaileak, bi entitateek hainbat urtez elkarrekin egindako lanaren ondoriozko lotura teknologikoa indartuz horrela.
MTCren jarduerari balioa ematea da akordio berriaren helburua, eta, horretarako, bi zentroek partekatzen dituzten xedeetan biltzen diren askotariko jarduerak hartu ditu bere gain hitzarmenak.
IK4-TEKNIKERREK MTCrako egin dituen ekarpen garrantzitsuenen artean, honako hau nabarmentzen da: zentro teknologikoak azaleko tratamenduei aplikatutako fabrikazio-teknologikoen eremuan, automatizazioan eta prozesuen eskalatuan duen ezagutza zabala.
Bada, hitzarmeneko jarduerei lehentasuna emateko konpromisoa erakutsi du IK4-TEKNIKERREK, eta, horretarako, behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak eskainiko ditu MTCren negoziorako estrategiak garatzeko.
Bi zentroek lerrokatuta egingo dute lan I+G+B proiektuak garatzeko orduan, eta ikerketa-ahaleginak eta merkatuko benetako beharrak koordinatuko dituzte. MAIERREK urtero prestatzen duen berrikuntza- eta garapen-kudeaketarako planean parte hartuko du zentroak, ezagutza eta langile gaituak emanez. Ildo horretan, IK4-TEKNIKERREK aurretiazko teknologiak eta ikerketak egingo ditu, eta MAIERRI proposatu gero, emaitzak maximizatze aldera.
Nazioarteko aliantza teknologikoak
Bestetik, hitzarmenak nazioarteko aliantza teknologikoak sustatuko ditu, bai ezagutzak areagotzeko, bai jardueren emaitzak hobetzeko.
Bi entitateen arteko konpromisoarekin, aldi berean, IK4-TEKNIKERREN garatu den barne-prestakuntza programari (Knowledge Sharing) heldu ahal izango dio MAIERREK.
Hitzarmen markoa sinatu den unean bertan jarri da indarrean, eta indarrean jarraituko du 2017ko urriaren 1era arte. Hitzarmenarekin, batzorde kudeatzaile bat eta batzorde tekniko bat sortu dira, eta urtean zehar garatuko diren jardueren gaineko aldizkako segimendua egingo dute.
Bi entitateek 2015. urte amaieran sinatu zuten lankidetza-hitzarmena formalizatu eta handitu da aipatu izapide berriarekin. 2015eko hitzarmenean, lehenbizi, IK4-TEKNIKERREN entitate laguntzaile bihurtu zen MAIER, eta, urte horretako abenduan, IK4-TEKNIKERREN patronatuko kide izatera igaro zen (8 erakundek eta 12 enpresak osatzen dute patronatua).
Hitzarmen berriaren bidez, produktu berritzaileen aldeko apustua egiteko beharra berretsi da, eta horretarako nahitaezkoa da enpresak eta zentro teknologikoak elkarlanean aritzea. MAIERREK egiaztatutako ibilbidea dauka, bai eta produktua berritzeko bokazio argia ere; berrikuntza teknologikoan inbertitzen jarraitzearen alde egin du argi eta garbi, nazioarteko merkatuan duen kokalekua sendotzeko horrela.