Makina-erreminta eta 4.0 Mantentze-lana
IK4-TEKNIKERek hutsegiteak hautematea eta ekipoen osasunaren karakterizazio jarraitua egitea ahalbidetzen duten teknologiak garatzen ditu. Ekipoetako osagai kritikoetan disfuntzioak egotea saihesteak makinaren erabilgarritasun osoaren % 10 areagotzen lagundu dezake. Zentro teknologikoak mantentze-lan igarleen garapenak erakutsiko ditu Makina-erramintaren Espainiako Biurteko Azokaren (BIEMH) hurrengo edizioan.
Industria-fabrikazioak eta makina-erremintaren arloak mantentze-lan igarleen sistema berriak ezartzea eskatzen dute, hutsegiteei aurreratzeko, geldiuneak planifikatzeko, ekipoen erabilgarritasuna handitzeko eta bai konponketa zein mantentze-lanen kostuak, bai operazio kostuak murrizteko.
Gauzak horrela, giltzarria da ekipoei eta horien funtzionamendu inguruari erabateko hurbilpena egitea, datuak atzemateko, aztertzeko eta tratatzeko teknologia aurreratuak ezarriz.
Komunikazioaren eta informazioaren teknologien erabilera konbinatura bildu da IK4-TEKNIKER zentro teknologikoa, sistema mekatronikoetan akastun funtzionamenduak hautemateko, diagnostikatzeko eta igartzeko xedez.
Zentro teknologikoak mantentze-lan igarleen garapenak erakusteko baliatuko du Makina-erramintaren Espainiako Biurteko Azokaren (BIEMH) hurrengo edizioa. Bilbon egingo da, maiatzaren 30etik ekainaren 4ra bitartean.
Orain arte, honakoa zen ekipoen mantentze-lanetarako ohiko estrategia: ekintza igarleak egitea akatsak gertatzen diren uneari bideratutako euskarri erreaktiboekin. Sistema horrek, ordea, eragin handia dauka prozesuaren kalitatean; izan ere, kostuak areagotzen ditu eta produktibitatea murrizten. Horretaz gain, gainera, makinen fidagarritasunaren gaineko ziurgabetasuna sortzen du.
Era berean, ekipamenduek elementu kritikoak dituzte beren funtzionamendurako, hala nola, ardatz nagusiak edo gida linealak; hortaz, garrantzi handiko helburua da kasu horietan konponketa kostuak murriztea. Osagai horietan akatsen % 75 saihesteak makinaren erabilgarritasun osoaren % 10 areagotzen lagundu dezake.
Matxurak nabarmen murriztea lortzeko, hutsegiteak hautematea eta ekipoen osasunaren karakterizazio jarraitua egitea ahalbidetzen duten teknologiak erabiltzen ditu IK4-TEKNIKERek. Horrela, mantentze-lanek bat egiten dute ekipoen benetako beharrekin, eta esku-hartzeak modu eraginkorrean planifikatu daitezke, ekoizpen eta ustiapen murrizketak kontuan hartuta.
IK4-TEKNIKERen ekarpena
Eskuarki, prozesuetan zentratu izan dira mantentze-lan eremuko ikerketa-ahaleginak, eta akatsak igartzeko unean albo batera utzi da makinen condition monitoring sistema. Bibrazioen eta tenperaturaren analisia bezalako teknikak ingeniaritza, probaketa eta muntaketa faseetara mugatu dira.
Mantentze-lan igarlea, alabaina, teknologien erabilera konbinatuan oinarritzen da, eta, horren bidez, abian diren ekipoen gaineko datuak atzeman, prozesatu eta ikertu daitezke, hala nola, ondorioak ateratzeko, anomaliak hautemateko, diagnostikoak egiteko eta ekipo horien jokaera igartzeko.
IK4-TEKNIKERek eskarmentu handia dauka ingurune kontrolatuetan hutsegite-egoera anitzak simulatzen dituzten saiakuntza-bankuen eta modelaketa-sistemen garapenean. Zeharkako neurriak erabiliz, condition monitoring sistemetan sar daitezkeen gertakariak hautemateko, diagnostikatzeko eta igartzeko beharrezko ezagutza jasotzen da. Prozesu hori oso baliagarria da probak egiteko oso egokiak ez diren landa-neurriak dituzten produktu edo eszenatoki berrietan.
Informazio horrek guztiak, IKT teknologien ezagutzaren laguntzarekin, ekipoen segimendua modu kontrolatuan egitea ahalbidetzen du, 4.0 Industria kontzeptuetan oinarritutako software sistemen bidez, besteak beste, cloud computing edo Gauzen Interneta bezalakoetan.
IK4-TEKNIKEReko ikertzaileen taldeak enpresari laguntzen dio mantentze-lan igarle irtenbidea osorik garatzeko orduan, negozioaren beharren eta akats moten eta ekipoen jarreraren arabera. Alde batetik, informazioaren tokiko prozesaketarako eta hodeiko komunikaziorako beharrezko sistemak garatzen ditu. Bestetik, ‘middleware’, business intelligence eta ‘machine learning’ geruzak garatzeko teknikak erabiltzen ditu informazioa prozesatzeko eta aztertzeko fasean, datuak ahalik eta eraginkorren tratatzeko, plataforma zein azpiegitura egokiak erabiliz kasu zehatz bakoitzean.
Mantentze-lan igarlea diziplina gakoa da 4.0 Industriaren bilakaerarako, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak fabrikazio ingurunetan ezartzean baitago oinarrituta.