Makina txiki autoeramangarriak pieza handien gainean
IK4-TEKNIKERek “Egun on Euskadi” telesaioan kolaboratu zuen, zentro teknologikoan garatutako makina-erreminta autoeramangarriaren kontzeptua azaltzeko.
Apirilaren 4an, IK4-TEKNIKERek ETBrekin (euskal telebista publikoarekin) kolaboratu zuen, “Egun On Euskadi” telesaioan, zentro teknologikoak makina-erreminta autoeramangarriaren eremuan egiten ari den azken garapenen berri emateko asmoz. ETB1eko goizeko albistegia da "Egunon Euskadi", eta Estepan Aldamiz Etxeberriak gidatzen du.
Esku-hartzean, Itziar Cenoz-ek, IK4-TEKNIKEReko marketin- eta komunikazio-zuzendariak, makina-erreminta autoeramangarriaren kontzeptu berria zer den azaldu zuen, eta zentro teknologikoan garatutako prototipo bat erakutsi zuen.
Eramangarria den eta konponketa- eta mantentze-lanak egiteko gaitasun adimendunak eta autonomoak dituen miniaturizatutako makina-erremintaren prototipo bat da. Zehaztasun- eta malgutasun-maila handia dauka, eta ingurune mugatu edo arriskutsuetan jardun dezake; hala nola, zentral nuklearretan, petrolio-plataformetan edo pertsonek exekutatu ezin dituzten toki iristezinetan.
Makina adimendun eta txiki horiek modu independentean iristen dira piezaraino, eta horren gainean mugitzeko eta lan egiteko aske dira. Eskuarki, "makina eramangarri" izena hartzen dute, eta "makina txikiak pieza handien gainean" ikuspegi berriaren oinarria dira.