Mantentze-lan industriala fabrikazio lehiakorra egiteko

Data 17-10-2016 IK4-TEKNIKER Tags Biltzarrak .

IK4-TEKNIKERREK hirugarren aldiz lagundu du, eta parte hartu, mantentze-lan industrialei buruzko IFAC - A-MEST’ biltzarrean.

Gaur egun, mantentze-lan industriala ez da mantentze-lan industrialarekin zerikusia duten azken teknologiak sartzera bakarrik mugatzen. Izan ere, ikuspegi globala bilatu nahi du, zerbitzu- eta produktu-ingeniaritzaren ikuspuntutik, diagnostikoa, iragarpena, fidagarritasuna, bizi-zikloaren kudeaketa eta abar bezalako alderdiak txertatuz, mantentze-lanetako aktiboek alderdi horiek jorratu behar baitituzte fabrikazio lehiakorra egiteari begira.

Testuinguru horretan, IK4-TEKNIKERREK parte hartu du, eta lagundu, 3nd IFAC Workshop on Advanced Maintenance Engineering, Services and Technology (A-MEST’ 16) antolatzeko unean. Mantentze-lan industrialeko jardueren etekina hobetzeari buruzkoa da biltzarra, eta Biarritzen egingo da, 2016ko urriaren 19an eta 21ean.

IK4-TEKNIKERREK, antolakuntza-batzordeko parte izateaz gain eta aurreko okasioetan jardunaldi horietan parte hartzeaz gain, OEMetan baldintzak monitorizatzeko programak eta mantentze-lan igarlea ezartzeari buruzko hitzaldia aurkeztuko du edizio honetan, zerbitzuan oinarritutako negozio-ereduak ezartzen laguntzen baitie horrek ekipoen fabrikatzaileei.

Biltzarra

Ekitaldia antolatuko den hirugarren aldia izango da honakoa (Sevillan egin zen A-MEST’ 12 eta Lisboan A-MEST’ 10), eta izen bera duen lantaldeak, AMESTek (Advanced Maintenance Engineering, Service & Technology), alegia, antolatu du. AMEST partaidea da IFAC (International Federation o Automation and Control) elkartean.

Industria eremuko ikertzaileak eta profesionalak elkartzea da biltzarraren xedea, esperientziak parteka ditzaten, eta mantentze-lanen arloan egin diren aurrerapenen inguruko ikuspegi orokorra eman dezaten, edota lantegiko etekina hobetzeko erronka beren gain hartzeko gaitasuna erakuts dezaten.

Hiru egunez, honelako gaiak jorratuko dituzte bertan: mantentze-lanetarako estrategiak, mantentze-lanen zerbitzuak, diagnostikoak, iragarpenak, erabakiak, aktiboen kudeaketa eta mantentze-lana, e-mantentze-lana eta susperraldian dauden teknologiak, condition monitoring eta sentsoreak, besteren artean.

Informazio gehiago

Informazio gehiago izateko, sar zaitez biltzarraren webgune ofizialera