Material berezien fresaketa bidez arbastua eta akabera optimizatzea
Garaia baino lehen zergatik higatzen den jakitea, ebaketa-kondizioak hobetzea eta behar den potentzia simulatzea.
Higadura % 60 edo gehiago murriztea.
Bezeroak dagoeneko egin du proba hainbat geometriarekin eta erreminta-kalitaterekin, altzairu-aleazio berezi bat fresaketa bidez arbastatzen. Baina ebaketa-xaflarik gogorrenak hautsi egiten dira, eta zailenak garaia baino lehen higatzen dira.
Laborategiko analisiak argi erakutsi du atxikiduraz higatzen dela. Materiala plakaren ertzean soldatzen da, eta pixkanaka hautsiz joaten da plaka. Espero izatekoa da atxikidura hori ebaketa-abiadura txikiak eragitea, baina ez da horrela: hortzen aitzinamendu baxuagatik gertatzen da, horrek ez baitio uzten materialari erregularki mugitzen. Hiru aldiz aitzinamendu-kondizio handiagoek ondo ezabatzen dute materialaren atxikidura, eta, hala, higadura-tasa % 60 txikitzen da.
Akabera-eragiketan, berriz, pitzadura termomekanikoak ageri dira. Bezeroa ez dago prest erremintaren diametroa murrizteko, horrek produktibitate txikiagoa ekarriko baitu. Ebaketa-abiadura murriztu da, eta, aldi berean, hortz-kopurua handitu, eta, hala, higadura % 75 txikitzea lortu da.